Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Giro hunkigarrian inauguratu da Martín Berasateguiren eskultura

Martin Berasategui parkean jarri den eskultura inauguratzeko ekitaldian, nazioarteko mailan ospetsua den sukaldari lasarteoriatarraren senide eta lagun asko bildu ziren, Lasarte-Oriako herritarrez gain.

2018·10·22

Julián Toquerok diseinaturiko altzairuzko obra inauguratu zuen Jesus Zaballos alkateak, hainbat zinegotzi eta omenendutako Martín Berasateguirekin batera.

Musika Eskolako trikitilariek girotu zuten ekitaldiari,  Erketz taldeko bi dantzarik eman zioten hasiera ohorezko aurrezkiarekin.

Gero, Jesus Zaballos alkateak Martín Berasateguiren ibilbidea goraipatu zuen, zeinek 8 Mitxelin izar  lortu dituen Lasarte-Oriako, Bartzelonako eta Tenerifeko jatetxeetarako. Zaballosek  Lasarte-Oriarekin duen konpromisoa eskertu zion, berari esker munduko sukaldaritza onenarekin lotzen baita herriaren izena. Eskertu zion ere herriko ostalaritzarekin kolaboratzea eskaintza hobetzeko, edota hainbat ekintzetan epaile gisa parte hartzea.

Alkatearen hitzen ondoren, Martín Berasateguik, oso hunkituta, eskertu egin zuen hainbeste pertsona bildu izatea, bere hitzetan bere bizitzako momenturik hoberenetakoa izen den honetan. Berasategui oso esker oneko agertu zen bere familia, lagun eta Lasarte-Oriarekiko, 26 urteko ibilbide profesionalean guztiei esker lortutako mugarri garrantzitsuengatik.

Haren hitzen ondoren, Jesus Zaballos alkateak eta Martín Berasateguik berak bere izena daraman parkean dagoen eskultura deskubritu zuten.