Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gidabaimena euskaraz

2020an 87 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz Buruntzaldean

2021·03·04

Joan den astelehenean, otsailaren 22an, egin zen zozketa Urnietan, 2020. urtean gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera zutenen artean. Pandemia zela eta, iazko urtea ez da bereziki ona izan autoeskolentzat eta normalean baino jende gutxiagok atera du gidabaimena, Gidabaimena euskaraz egitasmoaren parte-hartzean ere sumatu delarik.

Hauxe izan da egitasmo honen hamar urteotako bilakaera:

 

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

Buruntzaldea

60

112

135

140

113

96

103

110

124

87

 

2009. urtean jarri zuten martxan Gidabaimena euskaraz Buruntzaldeko udalek. Egitasmo honen bidez, Buruntzaldeko herritarrei, batez ere gazteei, gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz  ateratzeko aukera dutela jakinarazten zaie, eta esparru horretan euskaraz aritzera animatzen. Atal teorikoa euskaraz ateratzen dutenen artean zozketa egiten da eta irabazleari atal teorikoa ordaintzen zaio, gehienez 400 euro.

Hauexek izan dira sariketan parte hartzeko baldintzak:

  • Buruntzaldeko herriren batean erroldatuta egotea.
  • Gidabaimenaren atal teorikoa gainditu izana 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean Buruntzaldeko autoeskolaren batean.

Bederatzi autoeskolak hartzen dute parte egitasmoan, eta sarituak ere beste horrenbeste dira, bederatzi, autoeskola bakoitzeko bana .

Lasarte-Orian 2020an bederatzi ikaslek gainditu dute atal teorikoa euskaraz, Mugica autoeskolan denek, eta sei izan dira lasarteoriotarrak.  Lasarte-Oriako irabazlea Larraitz Izagirre Inza gaztea izan da.

Saria ematearekin amaitutzat jotzen da 2020ko kanpaina, baina 2021ean martxan jarraituko du.

Maiatzean, bultzada berezi bat emango zaio eta aurten 18 urte beteko duten lasarteoriatar guztiei gutun bat bidaliko die Udalak, gidabaimena euskaraz ateratzeak dituen abantailen berri emanez eta hala egitera animatuz. Uda garaian animatzen dira gazte asko gidabaimena ateratzera. Gehienek ikasketak euskaraz egin dituztenez, ezinbestekoa da helduarorako urrats garrantzitsu eta erakargarri hori euskaraz eman ahal izatea.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.