Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gaztegauaren 3. edizioa

Txus Alonso, Festetako zinegotziak, ostiral honetan, urriaren 25ean, ospatuko den Gaztegauaren 3. Edizioa aurkeztu zuen. Hainbat jarduera izango dira gaztelekuan eta kontzertuak Okendo Plazan

2019·10·24

Urriaren 25eko arratsaldean eta gauean zehar, 12 eta 30 urte bitarteko gazteek Gaztegaurako antolaturiko jarduerez gozatzeko aukera izango dute.

Edizio honetan Survival Zombie ez egon arren, aurrerago indar handiagoz bueltatzeko deskantsuan uzten da,  hainbat jarduera izango da dibertsioa falta ez dadin.

Egun horretako egitaraua arratsaldeko  16:00tan hasiko da gaztelekuan, futbolin y eta ping-pong txapelketekin. Irabazleek Lasarte-Oriako Escape Roomerako sarrerak izango dituzte sari.

17:00etan, gaztelekuan ere, henna, body painting, zumba eta parkour ikastaroak.

Gaztelekuan jarraituz, 19:00etan Bocabeats talde komikoaren txanda izango da, Euskadiko publikoan oso enfokatuak dauden ahoz egiten dituzten soinu eta erritmoak erabiliz egindako sketchesekin.

21:00etan, Okendo plazan, Kulto Kultibo disfrutatzeko aukera izango dugu. Reggae, hip-hop eta rap estiloak erabiltzen dituen  2010en jaiotako talde irundarra da, gaur egun oso ezagunak direnak nazio mailan.

Eta bukatzeko,  23:00tan, Okendo plazan ere, disko-festa izango da DJ Markelinekin. DJ bilbotar honek publikorekin interaktuatzen du eta egonda dago jada Lasarte-Orian  Gipuzkoako Gazte Tourraren barruan.

Jarduera guztientzako aurrekontua 8.800 eurokoa izan da.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.