Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gazteentzako Rap Feminista tailerra: mikroa hartu eta matxismoari aurre egin

Udalak gazteei zuzendutako rap feministako tailer bat antolatu du Gaztelekuan, Labasu rap-kantariarekin. Matxismoari rap musikarekin perspektiba feminista batetik aurre egiten ikastea.

2018·10·22

Tailerra urriaren 30eko eta azaroaren 6ko, 13ko eta 20ko astearteetan emango da, 18:00etatik 20:00etara, Lasarte-Oriako Gaztelekuan. Ekimen hau azaroaren 25ean Generozko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzearen kariaz Lasarte-Oriako Udalaren Berdintasuneko Arloak antolatzen dituen ekitaldien barruan kokatzen da.

Rap-aren benetako esentzia kontutan harturik, ahalduntze feministaren tresna gisa aurkezten zaigu Rap feminista ikastaroa hau. Askotan barneraturik eta nahi baino gehiago eragiten diguten mekanismo sexistei izena jartzeko, haiei buruz hausnarketa egiteko beta izango dugu. Geure egoera pertsonalak zeintzuk diren ikuspegi feminista batetik aztertu, eta rap-aren bitartez zentsuretatik eta formalismoetatik at dagoen adierazpen eredu erraz, askatzaile eta doako bat ezagutzeko aukera izateko. Zentzu honetan, geure errealitatea eraldatzea dugu helburu, geure buruarentzat osasuntsuagoa izan dadin.

Ikastaro honen bidez hausnarketa bat egin eta esperimentatuko dugu geure buruarekin, begirada feminista piztuko dugu, gizartean ematen diren jarduera sexitez jabetuz: Estrategia propioak eratuko ditugu, rap musikaren eran egindako sormenaren bidez, kolektiboki rap abestia sortu.

Parte hartzeko

Tailerrean parte hartzeko interesatuta daudenek hurrengo e-mail honetara idatz dezakete: emakumezentroa@lasarte-oria.eus, edo Gaztelekura joan daitezke hura irekita dagoen ordutegian.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.