Garuneko paralisiaren aurkako maratoi solidarioa Saito gimnasioan
2019·05·13
Maratoia, izaera solidariokoa, Loidibarrengo frontoian egingo da. Hara agertzen direnek zumba, pilates edo jumping bezalako jardueretan parte hartu ahalko dute. Goizean zehar Kangoo erakustaldi bat ere egingo da.
Bi ordu inguru iraungo duen ekitaldirako sarrera 10 €-koa izango da (aldez aurreko salmentan) eta 12 €-koa ekitaldiaren egunean helduentzat. Haurrek 5 € eta 7 € ordainduko dituzte, hurrenez hurren. Aldez aurreko salmenta Also tabernan, Marbell ile-apaindegian eta Buenetxea tabernan egingo dute.
Aurkezpena baliatuz, antolatzaileek salatu zuten garuneko paralisia duen pertsona bat mantentzeak kostua handiak dituela, baina laguntza gutxi jasotzen dutela, kostu horien parte txiki bat baizik estaltzen ez dutenak. Garuneko paralisia nozitzen duten pertsonen premia bereziak benetan asetzeko beharra erreklamatu zuten.
Adierazi zutenez, bildutako diruak garuneko paralisiak jotako seme bat duen familia bati laguntzeko balioko du. Ospitalean egoteagatik, ezin izan ziren bertan egon.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.