Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ezkontzez gain, jadanik egin daitezke harrera eta hileta zibilak ere

Behin betiko onetsi da zeremonia zibilak egiteko erregelamendua; beraz, ezkontza zibilez gain, orain arte bezala, harrerak eta hiletak ere egin daitezke

2020·07·25

Erregelamenduak kasu bakoitzean zeremonia-mota bakoitzaren definizioak, baldintzak, ospakizun-egunak, espazioak edo nork eska ditzakeen zehazten ditu.

Orain artean, udalak ezkontza zibilak baizik ez zituen egiten, legearen arabera eta bakezko epaitegiaren delegazioz. Hala ere, egokitzat jo zen herritarrei bestelako zeremoniak egiteko aukera eskaintzea funtsezko beste bi unetan, hala nola jaiotzan edo heriotzan.

Ezkontza zibila ekitaldi publikoan zeremonia zibil bat egitea da, ezkongaiek eskatuta, zeremonia egiteko beharrezko baimena epaitegian tramitatu eta lortu ondoren.

Harrera zibila Lasarte-Oriako haur jaioberri bati komunitatera bere eskubide eta betebehar guztiekin egiten zaion ongietorriaren agerpen publiko gisa definitzen da, aitak, amak edo legezko tutoretza duenak eska dezakeelarik, eta balio sinbolikoa baizik ez du izango.

Hileta zibila, heriotzaren unean eta haren oroitzapena ohoratzeko, herritarrari bere komunitateak egiten dion laguntzaren agerpen publikoa da. Hileta zibilean, Udalak, familiartekoek hala eskatuta, komunitatearen dolua erakusten dio Lasarte-Oriako herritarrari.

Ezkontza zibila alkateak edo hark delegatutako zinegotziak zuzenduko du; hileta zibilaren eta harrera zibilaren kasuan, alkateak, hark delegatutako zinegotziak edo familiartekoek proposatutako edozein pertsonak zuzenduko du ekitaldia.

Eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, aurrez aurre edo baliabide elektronikoen bidez, aplikatzekoa den araudiak xedatutakoari jarraituz, eta Alkatetzari zuzenduko zaizkio. Proposatutako ospakizuna egin baino gutxienez bi hilabete lehenago aurkeztu behar dira eskaerak, hileta zibilen kasuan izan ezik. Ospakizun azkarra edo intimoa egitea aukeratzen bada, gutxienez bi egun lehenago aurkeztu beharko dira.

Udalak lokal hauek ditu erabilgarri:

Ezkontza zibilak:

  • Bista-aretoa: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
  • Udalbatzarren aretoa: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara
  • Villa Mirentxu: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara

Harrera zibila:

  • Bista-aretoa: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
  • Villa Mirentxu: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara

Hileta zibilak:

  • Villa Mirentxu: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara, eta astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara
  • Hilerria: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 12:00etara, eta astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.