Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailea

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa. Oinarri hauek egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian irailaren 19 arte herritarren proposamenak jaso ahal izateko.

04·09·2019


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

19/09/2019

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailea

Lasarte-Oriako Udalaren asmoa da herritarren partaidetza sustatzea eta dinamizatzea, udalaren programen osagarri izango diren programak gara ditzaten, bai eta udal-mailako jarduketa-eremuaren barruan interes orokorrekoak diren jarduera pribatuak finantzatzea ere, hartara Lasarte-Oriako Udaleko arloek ezarritako helburuak beteko.

Horretarako, oinarri batzuk sortu behar  dira, Lasarte-Orian eratuta dauden eta jarduteko esparrua gure udalerrian duten auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko araudia ezartze aldera, herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak gara ditzaten, betiere Dirulaguntzak emateko ordenantza arautzailean ezarritakoa aintzat hartuz.

Onuradun izan ahalko dira herritarren parte-hartzea sustatzera zuzendutako jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko auzo-elkarteak, betiere haien egoitza Lasarte-Oriako udalerrian finkatua badago eta Elkarteen Udaleko Erregistroan (edo Dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzako 8.1 artikuluan adierazitakoren batean) inskribatuta badaude.

Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da auzo-elkarteentzako dirulaguntzak arautuko dituen erregelamendu bat onestea. Udalean tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz.

Kontsulta publikoa irailaren 19ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:


Erlazionatutako berriak

Terrazen gaineko ordenantza egiteko kontsultak

2019·09·13

Terrazen gaineko ordenantza egiteko kontsultak

Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio terrazen gaineko ordenantza egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa irailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa

2019·09·04

Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa

Oinarri hauek egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian irailaren 19 arte herritarren proposamenak jaso ahal izateko.

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian

2019·08·29

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua jendaurreko erakustaldian

Zeremonia zibilak egiteko erregelamendua egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zeremoniak: familian hartzea (jaioberriak), ezkontza eta hileta.

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

2019·01·10

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

Udalak otsailaren 8ra arte irekitzen du Herriko entitate sozialei lokalak lagatzeko araudiaren inguruan proposamenak egiteko epea.

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

2019·01·09

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.