Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Eusko Jaurlaritzaren ADI programa

Eusko Jaurlaritzak Adi programa jarri du martxan, konfinamendu- eta alarma-egoeraren ondorioz ondoez emozionala areagotu zaien pertsonen laguntza psikologikoaren beharrei erantzuteko

2020·04·25

Hartzaileak

Lau zerbitzu edo programa erabiltzen dituzten pertsonak: beti ON (Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzua), Zilarrezko haria (Nagusilan), Guztion Artean (Gurutze Gorria eta Caritas, Eusko Jaurlaritzarekin) eta Contigo (Cuidados Dignos Fundazioa), eta zaurgarritasun-egoeran dauden beste pertsona batzuk (bazterketaren eremuko erakundeek edo entitateek bideratutakoak).

Konfinamendu- eta alarma-egoeragatik eta egoera horretara egokitzeko zailtasunengatik, ondoez emozionala areagotu zaie, eta, ondorioz, aurretiko arazo psikologikoak sortu edo larriagotu dira. Konfinamenduaren aurrean, honako erreakzio hauek hauteman dira, besteak beste: desorientazioa, bat-bateko depresioa, jokabide konpultsiboak, asaldura, oldarkortasuna, izua, ihesa (konfinamendua bertan behera uztea).

Helburua, ordutegia eta sarbidea

Helburua: laguntza psikologikoa, telefono bidezkoa eta on-line, eta, salbuespen gisa, aurrez aurrekoa, ematea aipatutako egoera horretan entzun, emozioei eutsi eta orientazioa behar duten pertsonei, gainezka egin ez dezaten. Horretarako, gizarte- eta/edo osasun-larrialdietako zerbitzuek artatu behar dituzten arrisku-egoerak detektatu eta bideratuko dira.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara; larunbat eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara.

Sarbidea: 688 76 82 18 telefonora deituz edo posta elektronikoz: dispositivoadi2020 @gmail.com

Jardueraren deskribapena

1) Deribazioa: Erabiltzailearen zuzeneko deia edo adierazitako telefono edo posta elektronikoaren bidezko deribazioa.

2) Hasierako harrera eta balorazioa:

  • a) Ez da onartu behar.
  • b) Hirugarrenengana bideratzen da beste profil batzuk izateagatik; egoera larria bada, larrialdi sozial eta sanitarioko zerbitzuetara bideratzen da, bereziki larrialdi psikiatrikoetara.
  • c) Esku-hartzearen hasiera.

3) Esku-hartzea: telefono bidezko edo on line elkarrizketa 1etik 3ra, 45 minutuko batez besteko iraupenekoa, eta, salbuespen gisa, aurrez aurrekoa. Modu justifikatuan, ohiz kanpo, elkarrizketen kopurua handitu ahal izango da.

4) Jarraipena eta ebaluazioa: Baliabide arruntetara bideratzea eta kasu horietan "alta" jaso ondorengo jarraipena barne.

Giza baliabideak

Koordinatzaile bat eta 5 psikologoz osatutako taldea. Guztiek esperientzia dute esku-hartze terapeutikoan, psikosozialean eta krisietan esku hartzen.

Erakunde betearazlea

Programa LAGUNGO Fundazioak zuzentzen du. 1993tik, Familiako eta Banakako Terapiako (terapia, orientazioa, bitartekaritza eta tratamendua) zerbitzu espezializatuak eskaintzen dizkie pertsona eta familiei, beren egoera eta gaitasunak beren gain har ditzaten, bizitza pertsonal eta familiar osasuntsua eta egokia garatzeko.

 


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.