Eusko Jaurlaritzarekin koordinatzeko drogari lotutako protokoloa sinatu da
2018·10·24
Protokolo honen xedea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Lasarte-Oriako Udaltzaingoaren artean jarduteko jarraibide homogeneoak ezartzea da, droga toxikoak, estupefazienteak eta substantzia psikotropikoak legez kanpo edukitzeari eta horien kontsumo publikoari lotutako arau-hauste administratiboei dagokienez
Aipatutako arau-hausteak 601 eta 30.000 euro arteko isunarekin zigor daitezkeen arau-hauste larriak dira.
Protokoloak jarduera-fase desberdinak ezartzen ditu:
- Salaketaren akta eta substantzia atzematea.
- Atzemandako substantzia nola tratatu.
- Atzemandako substantzia eta salaketa entregatzea eta hartzea.
- Zehapen prozedura bukaraziko duen administrazio ebazpena jakinaraztea.
Amaitzeko, Segurtasun Sailak konpromisoa hartu du, Udaltzaingoak eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren eta EUDEL – Euskadiko Udalen Elkartearen bitartez, protokolo honen edukiaren garapena urtero berrikusteko. Jarraipen hori lan-talde batek egingo du; horretarako, urtean salatu diren arau-hausteak baloratuko ditu, bai eta gabeziak edo proposatu diren hobekuntza egokiak aztertu ere.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.