Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Euskararen erabilera indartzeko hitzarmenak sinatu dira guraso-elkarteekin

Jesus Zabalos alkateak, Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso-elkarteen arteko lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu. Guztira 41.506 euro destinatzen dira euskararen erabilera indartzeko programa hauetarako.

2018·07·10

Alkateak, Euskarako zinegotzia den Jon Antxordoki lagun zuela, hiru AMPEtako ordezkariekin sinatu ditu hitzarmenak. Programa honen bidez hiru elkarteak sarean egiten dute lan, modu koordinatuan, euskararen erabileraren alde.

Adostutako programen artean daude Euskaraldia, Irakutrezin, Esazu, Irria eta Irrintzi aldizkariak, pertsona ezagunen bisitak edota Hezitzaileek asko egin dezakete! programa.

Buruntzpe G.E.

7.992 euroko finantzazioa ematen zaio 10.130 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:

  • Hezitzaileek asko egin dezakete
  • Ikusi, ikasi eta hasi gurasoen jolasen ikastaroa
  • Gurasoentzako euskarazko eskolak
  • Euskarazko aldizkarien irakurketa
  • ESAZU aldizkaria
  • Euskaraldia

Landaberri G.E.

9.845 euroko finantzazioa ematen zaio 12.400 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:

  • Irria aldizkaria
  • Irrintzi aldizkaria
  • Pertsonaia ezagunen bisitak
  • Hezitzaileek asko egin dezakete
  • Gurasoentzako euskara-eskolak
  • Euskaraldia

Oriartekide G.E.

23.669 euroko finantzazioa ematen zaio 24.209 euroko programa baterako. Hurrengoak finantzatzen dira:

  • Euskaraldia DBH1, DBH2, DBH3, DBH4.
  • Euskaraldia 1. Batxillerra eta 2. Batxillerra.
  • Gazteen euskara batzordea.
  • Pertsonaia ezagunen bisitak.
  • Irakutrezin aldizkaria.
  • Euskarazko aldizkarien irakurketa sustatzeko programa.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.