Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Euskararen erabilera indartzeko hitzarmenak sinatu dira guraso-elkarteekin

Udalak 65.426,98 € hitzartu ditu ikastetxeetako guraso-elkarteekin haur eta gazteek euskara gehiago erabil dezaten laguntzeko. Lankidetza hitzarmen bana sinatu du herriko hiru ikastetxeetako guraso-elkarteekin. Aurreko ikasturtean emandako diru-laguntza %1,1ean handitzea lortu da

2021·02·03

Agustin Valdivia eta Jon Antxordoki, alkatea eta Euskara Batzordeko lehendakaria, euskara sustatzeko hiru guraso elkarteekin sinatutako hitzarmenen sinaduraren buru izan ziren. Ainhoa Illarramendik, Noemi Gutierrezek eta Ana Aguirrek Oriartekide, Burunzpe eta Landaberri guraso-elkarteetako lehendakariak, Oriarte, Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri-Garaikoetxea ikastetxeen izenean hurrenez hurren.

Diru-kopuruaz gain, hitzarmenaren filosofiak adierazten duena azpimarratu zuen Jon Antxordoki Euskara Batzordeko lehendakariak, izan ere, Udalak eta hiru guraso-elkarteek elkarrekin landu dituzte gure herriko haur eta gazteen euskalduntasuna indartzeko lan-lerro nagusiak eta programa zehatzak. Ez da soilik programa batzuk egiteagatik diru-laguntza emate soil bat. Filosofia horrekin ari dira elkarlanean herriko euskalgintzako erakunde guztiak eta urrats honek berretsi besterik ez dute egiten harreman-modu hori.

Burunzpe

Burunzpe guraso-elkartearen kasuan, zortzi programa hauek daude jasota hitzarmenean: Hezitzaileek asko egin dezakete, Gurasoentzako euskarazko eskolak, Euskarazko aldizkarien irakurketa, Esazu aldizkaria, Gu ere bertsotan, Sasoetako bertso-eskola, Jolasgaraiak dinamizatzeko proiektua eta Euskaraldia. Horiek garatzeko, guztira 12.535,51 €-ko laguntza eman dio Udalak Burunzperi.

Landaberri

Landaberri guraso-elkartearen kasuan, berriz, bederatzi proprama hauek hitzartu dira: Irria aldizkaria, Irrintzi aldizkaria, Pertsonaia ezagunen bisitak, Hezitzaileek asko egin dezakete, Gu ere bertsotan, Gurasoentzako euskara-eskolak, Landaberriko bertso-eskola  eta Euskaraldia. Guztira 23.145,97 € jaso ditu guraso-elkarteak.

Oriartekide

Oriartekideri dagokionez, Elemeleka izena duen programa ikastetxeko 6 ikasmailetako talde guztietan aplikatzea da hitzarmenaren muina. Programaren helburu nagusia gazteen hizkuntza-sozializazioa ahalik eta gehien euskaraz izan dadin laguntzea da eta 2018an esperimentatutako “Nerabeak Euskaraldian” ikerketa-ekintzan du bere oinarria. Guztiak batasun bat hartzen badu ere, 6 azpiprogramatan dago aletua eta horretaz gain, Gazte eragileen hiru  batzorde, gazteen arteko kidetzeak sustatzeko programa, Pertsonaia ezagunen bisitak, Oriarteko bertso-eskola eta Euskarazko aldizkarien irakurketa sustatzeko programa daude hitzarmenean bilduta. Guztira 29.745,50 €ko diru-laguntza eman dizkio Udalak guraso-elkarteari programa horiek garatzeko.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.