Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Etxez Etxe Laguntzeko Zerbitzua lizitazioan 1.977.022 euroan

Martxan da Etxez Etxe Laguntzeko Zerbitzuaren (ELZ) eta Etxebizitza Komunitarioetako ELZren lizitazioa. Lizitazio berriak hobekuntzak ekarriko ditu berekin, sostengu-orduak gehituz eta asteko arreta-orduak gehituz edo gauezko arreta-zerbitzua ahalbidetuz, besteak beste.

2018·09·05

Abuztuaren 29ko ostiralean ireki zen eskaintzak aurkezteko epea. Eskaintzak aurkezteko azken eguna urriaren 3a da. Lizitazioaren prezioa, bi urterako (gehi urtebeteko bi luzapen egiteko aukera), 1.977.021,78 eurokoa da, BEZa barne. Adjudikaziorako kontuan izan beharreko irizpideak eta haien ponderazioa honela izango dira: gehienez ere 50 puntu proposamen teknikorako, eta gehienez ere 50 puntu proposamen ekonomikorako.

Lizitazio berriak hobekuntza hauek ekarriko ditu orain artean eskaintzen diren zerbitzuetan:

  • Jarduketa-motetan, orain artean egiten diren etxe-laguntzako eta sostengu pertsonaleko jarduketei gehienez ere asteko beste 4 ordu gehituko zaizkie sostengu psikosoziala emateko eta ingurunearekin erlazionatzeko, hau da, etxe barruan nahiz kanpoan akonpainamenduak egiteko. Komunitatean parte hartzea sustatzera, aisiako eta astialdiko ekintzak bultzatzera eta isolamendua eta bakardadea arintzera bideratutako jarduerak, hala nola paseatzera irtetea, gestioak egitera joatea, etxe barruan liburuak eta prentsa irakurtzea, oroimena lantzea...
  • Zerbitzua urtean 365 egunez eskainiko da, lanegunetan nahiz jaiegunetan, modalitate berri bat sartuta: ELZ gauezko ordutegian. Urtean 700 ordu erreserbatzen dira zerbitzua gaueko orduetan behar duten ohiz kanpoko kasuetarako; esate baterako, medikazioren bat hartzeko, zaintzaileak lanera joan behar duelako akonpaimanendua egiteko...
  • Zerbitzuaren intentsitatea handitu egin da. Orain artean 3 ordu ziren eguneko eta pertsonako, hau da, 21 ordu asteko. Orain, asteko gehienezko kopuru hori 28 ordukoa izan daiteke, hau da, egunean 4 ordukoa arreta handiagoa behar duten pertsonentzat; esate baterako, ospitalean alta emandako norbait, familiak laguntzeko aukera gutxi edo batere ez duena...
  • Zerbitzua ematen hasteko epea 3 egunera murriztu da, enpresa adjudikatarioak kasua deribatzeko fitxa jasotzen duenetik kontatuta. Eta 24 orduko epea ezarri da urgentziazko kasuetan zerbitzua martxan jartzeko, fitxa deribatzen denetik kontatuta. Horrek berekin dakar zerbitzua martxan jartzeko egin beharreko tramiteak minimizatzea eta kasuaren urgentziagatik geroagoko denbora batera atzeratzea.

ELZ ez dago 60 urtetik gorako pertsonei bakarrik zuzendua, zeren dependentzia eta/edo desgaitasunen bat izateagatik eguneroko bizitzako jarduerak egiteko limitazioak dituzten pertsonek ere jaso ahalko baitute zerbitzu hori. Adingabeko pertsonei beren familiek beharrezko zaintza eta arreta eman ezin dietenean, egoera sozial ez-egonkorretan, gaixotasun fisiko edo fisikoetatik eratorritako arazoen kasuan...

Etxebizitza komunitarioetako ELZri dagokionez, pertsonako eta eguneko arreta-orduen ratioa hau izango da aurrerantzean:

  • 1,5 ordu lanegunetan.
  • 0,5 ordu asteburuetan eta/edo jaiegunetan.

Gogorarazten da Lasarte-Oriako Udalak gaur egun 2 etxebizitza komunitario dauzkala 60 urtetik gorako pertsonentzat. Gaur-gaurkoz, 8 plaza dauzka, eta horietatik 7 jadanik okupatuta daude.

Bi zerbitzu horiek eskatzeko, baita ondoren aldatzeko edo baja emateko ere, interesatuek langile sozialarekin biltzeko hitzordua eskatu beharko dute, 943-376179 telefonora deituta. Azken batean, profesional horrek baloratuko ditu antzemandako premiak eta martxan jarri beharreko zerbitzuaren egokitasuna eta ezaugarriak.