Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Etxeko hondakin arriskutsuen gune berdearen gaikako bilketaren ordutegia gogorarazten da

Hileko 1., 2., 3. eta azken asteazkenetan, San Markosek etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa egiten du Lasarte-Oriako asteko azoka txikian. Herritarrei ekimen garrantzitsu horretan laguntzera animatzen zaie

2021·02·23

Lasarte-Oriako Udalak gure etxeetan sortzen ditugun hondakin arriskutsuak gaika biltzeko sistema honetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak, behar bezala birziklatu eta tratatu ditzaten, ingurumenean duten eragina murriztuz.

San Markoseko Mankomunitateak, furgoneta espezializatu baten bidez, hondakin horiek hileko 1., 2., 3. eta azken asteazkenetan biltzen ditu Andatza plazako asteko azoka txikian.

Furgonetak honako hondakin hauek biltzen ditu:

  • Sukaldeko olioak.
  • Pintura, bernizak, disolbatzaileak, kolak...
  • Lanparak eta fluoreszenteak.
  • Etxetresna elektriko txikiak.
  • Telefono mugikorrak.
  • Garbiketarako produktu kimikoak.
  • Termometroak.
  • Informatikako materiala: monitoreak, teklatuak...
  • Pilak eta bateriak.
  • Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak... (beraien ontzi hutsak ere bai).
  • Automobiletako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...
  • Kamerak eta argazkilaritza-materiala.
  • Erradiografiak.
  • Herbizidak eta intsektizidak.
  • Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak.
  • Jostailu elektriko eta elektronikoak.
  • CDak, DVDak...

Etxean sortutako hondakin arriskutsuak osagai ezberdinak nahastu gabe (bereziki likidoen kasuan) eraman behar dira furgonetara.

Birziklatzea baino hobe, prebenitzea.

  • Kontsumo txikiko bonbillak eta fluoreszenteak eraginkorragoak dira eta gehiago irauten dute.
  • Jostailu edo aparatu elektriko eta elektronikoak aukeratzean, lehenetsi sare elektrikora konektatzen direnak; bigarrenik, berriz kargatzeko bateriak dituztenak eta, azkenik, berriz kargatzeko pilak erabiltzen dituztenak.
  • Erabili osagai naturalekin (ozpina, limoia, patata...) egindako produktuak etxea garbitzeko.
  • Erabili berriz bete daitezkeen inprimagailu-tonerrak.
  • Aukeratu ur-pinturak.
  • Bota baino lehen, saiatu ez dabiltzan etxetresnak eta aparatuak konpontzen.
  • Optimizatu zure informatika-ekipoaren prestazioak bere elementuak mantenduz (memoria gehitzea...).
  • Erabili behin baino gehiagotan grabatu daitezkeen CDak edota pendrive-a.
  • Egin ahalegina beste persona batzuek zuk behar ez dituzun objektuak berrerabil  ditzaten, adibidez, Interneteko bigarren eskuko merkatu iraunkorrean iragarriz: www.merka2sanmarcos.org

Gogoratu!

Behin sortuz gero, utzi leku egokian etxeko hondakin arriskutsu guztiak.

Sendagaien ontzi hutsak edo sendagai-hondarrak dituztenak, beharrezkoak ez diren sendagaiak eta epea amaituta dutenak erabilera-orriarekin batera farmazietan utzi behar dira.

Aparatu elektriko edota elektroniko berria erostean, zaharra establezimenduan bertan entrega dezakezu (208/2005 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, aparatu elektrikoei eta elektronikoei nahiz beren hondakinen kudeaketari buruzkoa).

 

Gida deskargatu

Gida [pdf]

 

Egutegia eta ordutegiak deskargatu

Egutegia eta ordutegiak [pdf]


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.