Espainiako Gobernuaren delegatuordeak Lasarte-Oria bisitatu du
2019·07·11
Guillermo Echenique, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako delegatuordea, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatearekin bildu zen, lurraldean zehar abiatu dituen bisiten agendaren barruan. Echenique oso interesatuta agertu zen udalerriko egoeraz, eta nabarmendu zuen lehenbizi bisitatu dituen udalerrietako bat dela Lasarte-Oria.
Delegatuordeak eta alkateak Estatuko eskumenekin zerikusia duten hainbat gai jorratu zituzten, hala nola 2 lasarteoriatarrek atzerrian izan dituzten arazoak.
Biek ikustaldia aprobetxatu zuten etorkizuneko lankidetza-eremuak aztertzeko, hala nola, % 1 Kulturaleko inbertsioak, Ondare Historikoaren Legeak obligazio gisa ezartzen baitu obra publikoen kontratuetan gutxienez % 1eko partida bat bideratu behar dela Espainiako ondare kulturala kontserbatzera edo aberastera edota sormen artistikoa sustatzera, obran bertan edo haren hurbileko ingurunean lehentasuna izanik.
% 1 Kulturala honako hauen % 1a erreserbatuz sortzen da:
- Estatuak osorik edo partzialki finantzatutako obra publiko bakoitzaren aurrekontuetan Estatuak jarritako funtsena.
- Kontzesio administratiboaren bertutez eta Estatuaren partaidetza finantzariorik gabe partikularrek eraikitako eta ustiatutako obra publikoen aurrekontuena.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.