Eskubideen aldeko motxila bat Lasarte-Oriako etxeetan barrena ibiliko da
2018·11·21
Jesus Zaballos alkateak azaldu zuenez, kulturak, aisiarako elementu bat ez ezik, gizartea eraldatzeko tresna ere izan behar du. Herritarren esku jartzen den motxila ibiltari horrek aldaketarako elementu bat izan nahi du, gazteei eta emakumeei beren eskubideei buruzko hezibidea emanez, eta Izaskun Urdampilleta liburuzainak eta Iyuya Urrutia kulturako teknikariak prestatu dute.
Motxilek hainbat material didaktiko biltzen dituzte (liburuak, DVDak, informazio-orriak...) haurren, nerabeen eta emakumeen eskubideei buruz, motxila motaren arabera. Gainera, interakzioan aritzeko aukera izango da, erabiltzen dituzten pertsonek ideia edo sentimenduen ekarpena eginez.
Maileguan eskuratzeko moduan egongo dira 21 egunez. Bi motatako motxilak daude: batzuk haurrentzat eta beste batzuk helduentzat.
Haurrentzako motxila ibiltaria
Haurren sektoreari zuzenduak Liburutegi Munizipalean eta Gaztelekuan eskura daitezke, eta lau adin-tartetan banatzen dira, adin horietara egokitutako materialekin:
- 0-6 urte: kolore urdina
- 7-8 urte: kolore gorria
- 9-11 urte: kolore berdea
- 12 urte edo gehiago: kolore horia.
Helduentzako motxila ibiltaria
Gainera, badira more koloreko motxila ibiltariak ere, feminismoarekin eta emakumeen eskubideekin zerikusia duen edukia dutenak eta pertsona helduei zuzenduak. Motxila horiek mailegu bidez lor daitezke Liburutegi Munizipalean eta Emakumeen Zentro Zibikoan.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.