Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Eskolako materiala erosteko laguntzak 20.000 euroraino bikoiztu dira

Udalak 2020-2021 ikasturterako eskola-materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzak jarri ditu martxan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi-mailako LHko ikasleentzat, 20.000 eurorekin. Laguntzak 110, 90 edo 50 eurokoak izatera pasatu dira COVID-19aren pandemiagatik, eta haien barruan sartzen da material informatikoa eta testuliburuak erostea

2020·06·17

Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak Maite Iglesias hezkuntzako zinegotziarekin, Informática Santana dendaren jabearekin eta Aterpea Elkarteko presidente Miguel Angel Prietorekin batera, Udalari horrelako ekimenak eskertu nahi izan zizkiona,  aurkeztu dituzte laguntzak, 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei zuzenduak.

Aurten, programaren helburua da eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea COVID-19aren pandemiak larriagotutako krisi-garai honetan, eta, horrez gain, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea. Alkateak azpimarratu du udala ahalegin handia egiten ari dela okerren pasatzen ari diren familiei laguntzeko, laguntza berriak emanez edo lehendik daudenak indartuz.

Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Aurten, arrakala digital handia dagoela frogatuta geratu ondoren, laguntzen barruan sartzen da material informatikoarekin erlazionatutakoa erostea, testuliburuez gain. Urrats berri bat da laguntza horiek baliagarriago egiteko.

Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:

  • 25.001 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 110 €;
  • 25.001 eta 33.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 90 €;
  • 33.001 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 50 €.

Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, agiri horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 1era bitartekoa izango da.

 

Oinarriak deskargatu

Oinarriak [pdf]

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]