Eskolako materiala erosteko laguntzak
2019·06·10
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Maite Iglesias hezkuntzako zinegotziak eta Alicia liburudendako jabeak laguntzak aurkeztu dituzte, 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei destinatuak.
Programa berriaren helburuak dira, batetik, eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea krisi-garai honetan eta, bestetik, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea. Alkateak gogorarazi du funtsezkoa dela egindako erosketaren froga-agiria gordetzea.
Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:
- 20.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 90 €;
- 20.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 65 €;
- 30.000 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 55 €.
Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2019.ko uztailaren 1etik irailaren 30era.
Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, sinestamendu horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 2tik urriaren 1ra arte izango da.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.