Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Erregeen opariak jaso ditugu: hobekuntzak Jalguneren karrozarako eta Mercero Plazan egiten dugun antzezpenerako

2019ko desfileari begira, MEGABAk Jalgunek parte-hartzen duen karroza berritu eta Mercero Plazan egiten den antzezpenerako hobekuntza nabarmena izango dugu.

2019·01·02

Urtero legez, Lasarte-Oriako Errege Magoen lagunen elkartetik (MEGABA) hurrengo edizioaren berrikuntzak aurkeztu dituzte. Bolondres osaturiko elkarte honen hitzetan irailatik lanean dihardute. Gainera, berrikuntza nabariekin etorriko dira Errege Magoak: “Jalguneko lagunek karroza berritua izango dute. 2018ko kabalgatan beraien karrozak arazoak eman zizkigun eta berritu beharra zegoen.. Horretaz aparte, Jalguneren karroza ohiko desfilean birkolokatuko dugu.

Aldi berean, eta Mercero plazan egiten dugun Erregeen etorreraren antzezpenerako 20m2-ko lona bat izango dugu Jaiotza itxura erreala izan dezan. Eta noski, suziriak izango dugu”.

Berri hauen aurkezpena egin eta gero, MEGABAko kideak 2019ko Kabalgataren ordutegiaz informazioa zabaldu dute: Erregeak Brigidetan 16.30etan izango dira eta kabalgata 18.30etan aterako da Brunette-tik.