Erosi eta bizi Lasarte-Orian, herriko merkataritza bultzatzeko kanpaina berria
2018·09·18
Aterpeako lehendakari Ramon Ormazabalek aurkeztu zuen herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina hau, Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballos lagun zuela. Ormazabalek azpimarratu zuen herritarrak sentsibilizatu nahi dituztela Lasarte-Oriako bizitzan merkataritzak, ostalaritzak eta beste zerbitzuek duten garrantziaren inguruan.
Zera adierazi zuen, establezimendu, taberna, jatetxe … bakoitzaren atzean herriko familia bat dagoela, egunero ahalegina egiten duena pertsiana irekitzeko, eta ehunka pertsona bizi direla haien bizkar. 500 establezimendutik gora dago Lasarte-Orian, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu pertsonaletan dihardutenak, eta 1.200 pertsona baino gehiagori lan ematen diote. Establezimendu hauen eragin ekonomikoa %70-75ekoa da.
Ormazabalek, aipatu ondoren pertsona guztiek amets egiteko eskubidea dutela, adierazi zuen Aterpeatik ez dutela lotarako herri bat nahi, baizik eta bizirik dagoena. Aurrez aurreko harremanak dituen gizarte bat, harreman pertsonalak, eta ez emotikono bidezkoak. Haien desira baita herri bat izatea argiz, erakusleihoz eta kaleetan nahiz plazetan dabilen jendez betea, eta ez herri itzali bat. Haien seme-alabak herria bere senti dezatela eta bertan izan ditzatela harremanak. Hori dela eta, herriko establezimenduetan erostera animatu zituzten herritarrak.
Horiek horrela, irailaren 24tik 30era, Lasarte-Oriako erakusleihoak kartel ikusgarri batzuekin apainduko dira, eta hauek izango dira leloak:
- Komertzioari bizitza emanez, zeure herriari ematen diozu. Erosi Lasarte-Orian!
- Lasarte-Oriako komertzioa, konfiantzazkoa
- Komertzio txikietan erosteak, pertsona handia egiten zaitu. Erosi Lasarte-Orian!
- Lasarte-Orian bizi, Lasarte-Orian erosi!
- Herrigintzan zurekin. Erosi Lasarte-Orian!
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.