Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Erketzen 50. urteurrenerako hitzarmena sinatu da

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Erketz E.D.T.ko lehendakari Ruben Arranzek sinatu zuten hitzarmena, entitatearen 50 urteurrenaren kariaz antolatutako ekitaldiak finantzatuko dituena.

2018·07·09

Zaballosek urteurren honen garrantzia nabarmendu zuen, gure herriarentzat harro egotekoa baita gure kultura mantentzera dedikatutako elkarte batek 50 urte betetzea. Horregatik, udalak egokitzat jo zuen Erketzek antolatutako ekitaldiak finantzatzea, bai halaber horiek antolatzeko beharrezkoa den azpiegitura jartzea.

Entitatea esker oneko agertu zen jasotako sostenguagatik. Antolatutako ekitaldiek 27.450 euroko aurrekontua izan dute guztira, eta hauexek izan dira:

  • 50. urteurrenaren flashmoba.
  • Dantza-jantzien moda-desfilea.
  • Erromeria.
  • Ospakizunetako aktuazio nagusia.
  • Urteurrena ospatzeko bazkaria.
  • San Pedro jaietako ikuskizuna.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.