Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Erakusleihoen lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien

Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteak erakusleihoen lehiaketako irabazleei sariak banatu zizkien

2019·12·28

Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziak eta, harekin batera, Ramon Ormazabal eta Arantza Aldai Aterpeakoek eta Mikel Corta Rural Kutxakoak sariak banatu zizkieten abenduaren 9tik 14ra bitartean egindako erakusleihoen lehiaketako irabazleei.

Ramon Ormazabal, Aterpeko presidentea, eskerrak emanez hasi zen, Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasotako babesagatik, baita Rural Kutxari, komunikabideei, epaimahai profesionala osatu duten kideei eta parte hartu duten establezimenduei ere.

Eguberrietarako erakusleihoak apaintzeko ikastaro batetik atera zen ekimen honetan 20 establezimenduk hartu dute parte: Alba moda, Olmi mertzeria, Leder oinetakoak, Urrozola mertzeria, Ormazabal loradenda, Izaguerri loteria-administrazioa, Ola enmarkazioak, Nogués moda, Viteri mobilak, Oihana estetika, Mabel moda, Marbell ile-apaindegia, Dulce Tentación, Alcar leihoak, Buenetxea kafe-taberna, Kaizen altzariak eta dekorazioa, Imagine jantzi-denda, Silvia Luis Arbizu finken administrazioa, Noaoa bidaiak eta Aritza.

Ormazabalek erakusleihoaren garrantzia azpimarratu zuen, bezeroen aurrean lehen presentzia baita eta salmenta posiblerako kakoa. “Erakusleiho triste batekin, salmentak tristeak dira, eta erakusleihoek aktiboak izan behar dute urte osoan.”

Aterpea Saria, epaimahai popularraren saria, Alba modarentzat izan zen, hura gertatu baitzen irabazle herritarrek emandako 1014 botoen artetik.

Rural Kutxa sariari dagokionez (epaimahai profesionalaren saria), oraingo honetan Amaia Gonzalez Caballero dantza-eskolako Amaia Gonzalez Caballerok, Jubilatuen Etxeak, Rural Kutxak, Marta Zulaikak (Eusko Jaurlaritzako teknikari gisa) eta Orainaz enpresak osatzen zuten epaimahaia. Guztiek 3 irizpidetan oinarrituta eman zuten beren balorazioa: argiztapena, originaltasuna eta konposizioa. Irabazlea Imagine jantzi-denda izan zen.

Erosketetarako 200 euroren bonuen saria Isabel Etxeberriarentzat izan zen.