Enplegua Sustatzeko Hotelgintza programarako Kontratazioetarako diru laguntzak atera dira
2018·03·16
Beterri Buruntza eskualdeko dirulaguntzak emateko deialdi publikoa 2018ko otsailaren 2an argitaratu da GAO-n. Diru laguntza hauek 2017ko proiektu berezietarako laguntzen baitan kokatzen dira eta Lanbide eta Beterri-Buruntza eskualdeko udalen artean finantzatzen dira.
Diru-laguntza hauen onuradunak, enpresak, profesionalak edo erakundeak dira baldin eta:
- Solairuetako zerbitzari edo Gela zain moduan aritzeko langabezian dauden pertsonak kontratatzen badituzte, lanaldi osorako, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean eta gutxienez 6 hilabeteko iraupenarekin
- Administrazio edo erakunde publikoen menpekoa ez izatea edota horiekin lotura sozietariorik ez izatea, gehiengo batean.
- Gizarte segurantza eta zergen betebeharrekin egunean egotea.
- Beterri-Buruntza eskualdeko udalekin zorrik ez izatea.
Kontratatuak izateko baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Beterri-Buruntza udaletako langabetuak izango dira (Andoain,Astigarraga,Hernani,Lasarte-Oria,Urnieta eta Usurbil)
- Cebanc-ek emango duen prestakuntza atala egoki gainditzea, hain zuzen ere, Ostatuetan solairuetako oinarrizko lanak egitea, 300 ordutako profesionaltasun ziurtagiria.
Kontratazioren ezaugarriak:
- 2018ko martxoaren 21etik apirilaren 1era bitarte egiten diren kontratazioak.
- Gutxienez 6 hilabetetako
- Edozein kontratazio modalitate, baina ez dira izango trebakuntza eta ikastun kontratuak.
- Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean lanaldi osoz.
Diru laguntzaren kopuruak
8.000€ gehienez, jaso beharreko laguntzaren azken zenbatekoa ez da kontratatutakoen soldata kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen %100 baino gehiago izango.
Eskaerak aurkezteko epea
2018ko apirilaren 30 arte.
Non
Andoaingo Udalaren Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria Saileko Erregistroan:
- La Salle etorbidea, 6. Urigain Etxea - 20140 Andoain
- Telefonoa: 943 30 42 21
- Jessica Prieto
Informazio erlazionatua
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.