Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Aktualitatea

Atzealdea

Martxan da HorKonpon, kaleetako gorabeherez abisatzeko mobiletako aplikazioa

Hemendik aurrera, Lasarte-Oriako herritarrek erreminta berri bat dute, HorKonpon, gure herriko kale eta plazetan gertatutako gorabeherez udalari berehala abisua emateko, telefono mobiletan erabiltzeko dohainik eskura daitekeena.

2018·02·06

Alkateak, Jesus Zaballlosek, HorKonpon aurkeztu zuen, mobil eta tabletetarako aplikazio bat, Lasarte-Oriako herritarrei aukera emango diena gure herriko kaleetan topatzen dituzten gorabeherak, kaletak edo bestelako kontuak Udari abisatzeko.

Alkateak azaldu zuenez, aplikazio erraz honi eskera, argazki bat atera eta testu txiki bat idazten hutsarekin, lasarteoriatarrek udalari berehala jakinarazi ahalko diote kaleko argi bat erre egin dela, baldosa bat hautsi egin dela, semaforo bat ez dabilela... hau da, gure herriko kaleta eta plazetan barrena dabiltzanean topatzen duten edozein gorabehera.

HorKonpon aplikazioak geolokalizazioaren bitartez funtzionatzen du. Horregatik, ezinbestekoa da gailu mobilean GPSa aktibatuta edukitzea eta toki estali batean ez egotea. Aplikazioa irekitakoan, nahikoa da Udalari jakinarazi nahi ziona gertakariaren argazki bat ateratzea eta azalpen-testu labur bat gehitzea. Salaketa bidalitakoan, berehala helduko da mezu bat Udalaren gorabeheretarako postontzira, salatutako gertakariaren kokapen zehatzarekin, argazkiarekin eta idatzitako testuarekin batera.

Aplikazioak aukera ematen du argazki bat nahiz azalpen bat zein bere aldetik bidaltzeko, baina bi ekarpenak (argazkia eta azalpena) batera egiteko pentsatua dago, udaleko zerbitzuak arazoa konpontzeko modua izan dezaten.

Salaketa euskaraz nahiz gaztelaniaz egin ahalko da, eta anonimoa edo identifikazioduna izan daiteke. Kasu horretan, telefonoaren zenbakia edo posta elektronikoaren helbidea erantsi beharko da, mezuari emandako erantzuna han jasotzeko. Kontakturako modua erantsi ahal izateko, aplikazioaren ezarpenetara jo behar da mobilean, eta han hautatu ahalko dugu aukera anonimoa edo identifikazioduna.

Aplikazioak izen hori izatearen arrazoia da salaketagileak oso gauza gutxi egin behar dituela udalari “foto-salaketa” egiteko, arazoa konpontzea haren esku utziz.

Aplikazioa Pasaiako, Errenteriako eta Hernaniko udalek bultzatu zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Teknologia Berriak departamentuaren diru-laguntza batekin. Diru-laguntza horri esker, aplikazioa dohainik eskuratzeko moduan dago udal guztientzat.

Deskargak eta eskuragarritasuna

Android gailuentzat, Google Play

iOS gailuentzat, AppStore

Tamaina: 1,8 MB

Google Play-ra joan

Eskakizun teknikoak

1.2 bertsioak GPSrako sarbidea behar du, geolokalizazio bidez kokapen zehatza jakiteko. Argazkietara, multimediara eta artxiboetara ere sarbidea behar du, bidali behar den argazkia irakurtzeko, aldatzeko edo ezabatzeko. Aplikazioak ez du abisurik bidaltzen leku estalietan, GPS bidez geoposizionatu beharra baitauka.

Hizkuntza

Euskaraz eta gaztelaniaz