Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Emakumaren Zentroaren ikastaroetan izena ematea

Urtarrilean irekiko da Emakumearen Zentroak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 27tik 29ra da, zentroan bertan

2020·01·14

Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroa urtarrilean irekiko du otsailaren 10ean hasi eta ekainaren 19ra arte iraungo duten ikastaro askotarikoetan izena emateko epea.

Hauek dira ikastaroak eta Lasarte-Orian erroldatutako pertsonentzat dituzten prezioak:

  • Antzerkia (51,00 €)
  • Yoga (38,25 €)
  • Biodantza (38,25 €)
  • Eskulanak (51,00 €)
  • Ehoziriak (43,96 €)
  • Tai-Xia (21,98 €)
  • Sabel dantza (30,60 €)
  • Hipopresiboak (44,55 €)
  • Emakumeen ahalduntzea argazkilaritzaren bidez (12 €)
  • Gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz (dohainik)
  • Jantzi-konponketak eta patroiak (dohainik)
  • Bitxien tailerra – Hastapena (doan)
  • Kafe tertulia (dohainik)
  • Kantua (dohainik)
  • Egunerokotasunerako psikologia (dohainik)
  • Batuka (dohainik)
  • Gure kultura orokorra lantzen (dohainik)

Informazio gehiago nahi izanez gero, Emakumearen Zentrora jo behar da, 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. Ikastaro batean izena emandako pertsonak benetan dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. Urtarrilaren 31ean 12:00etan egingo da zozketa, Emakumeen Zentroan.

Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasuneko edukiak, ahalduntzeko prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango baitira.

Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onetsia duen planean adostutako hizkuntzazko jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.

 

Informazio gehiagorako

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]