Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroetan izena ematea
2019·08·30
Emakumeen Zentro Zibikoak irailean irekiko du hilaren 16an hasi eta urtarrilaren 24ra arte iraungo duten ikastaro askotarikoetan izena emateko epea.
Hauek dira ikastaroak eta Lasarte-Orian erroldatutako pertsonentzat dituzten prezioak:
- Antzerkia (51,00 €)
- Yoga (38,25 €)
- Biodantza (38,25 €)
- Eskulanak (51,00 €)
- Ehoziriak (43,96 €)
- Tai-Xia (21,98 €)
- Sabel dantza (30,60 €)
- Hipopresiboak (44,55 €)
- Gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz (dohainik)
- Jantzi-konponketak eta patroiak (dohainik)
- Bitxien tailerra – Hastapena (doan)
- Kafe tertulia (dohainik)
- Kantua (dohainik)
- Egunerokotasunerako psikologia (dohainik)
- Batuka (dohainik)
- Gure kultura orokorra lantzen (dohainik)
Informazio gehiago nahi izanez gero, Zentro Zibikora jo behar da, 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. Ikastaro batean izena emandako pertsonak benetan dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. Irailaren 6an 12:00etan egingo da zozketa, Emakumeen Zentroan.
Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasuneko edukiak, ahalduntzeko prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango baitira.
Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onetsia duen planean adostutako hizkuntzazko jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.
Informazio gehiagorako
- Telefonoa: 943 36 39 58
- Web: www.lasarte-oria.eus
- E-maila: emakumezentroa@lasarte-oria.eus
- Helbidea: Aralar Plaza 5.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.