Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Aktualitatea

Atzealdea

KonTenT-Tú programa 8 erabiltzailerekin abiatu da

Dagoeneko 8 lasarteoriatarrek erabiltzen dute KonTenT-Tú egunezko arreta-zerbitzua. Programa hau mendekotasun moderatua duten adineko pertsonei zuzendua dago, harremanak izateko, ikasteko eta ondo pasatzeko.

2018·01·30

Dagoeneko 8 lasarteoriatarrek erabiltzen dute KonTenT-Tú egunezko arreta-zerbitzua. Programa hau mendekotasun moderatua duten adineko pertsonei zuzendua dago, harremanak izateko, ikasteko eta ondo pasatzeko.

Urtarrilaren 8an abiatutako zerbitzu berri honen instalazioak bisitatu ditu Jesus Zaballos alkateak, eta adierazi du garrantzizkoa dela adineko pertsonei beren bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko aukera eskaintzea.

KonTenT-Tú egunezko arreta-zerbitzu bat da, adineko pertsona autonomo edo mendekotasun moderatua dutenei zuzendua, beren autonomia pertsonala lantzeaz eta garatzeaz gain beren adineko lagunekin eta beren ingurune hurbilenarekin erlazionatu nahi dutenei horretarako aukera emango diena.

Begirale bat arduratzen da egiten diren jarduerak antolatzeaz eta gainbegiratzeaz: ariketa fisikoa, aisialdia, prestakuntza... Horrez gain, taldeko irtenaldiak egingo dira, eta aurreikusia dago martxoan Donostiako Tabakalerara bisita egitea.
KonTenT-TúBiyak Bat’ jubilatuen elkarteko aretoetako batean kokatua dago. Goizero egoten da zabalik, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), 10:30etik 13:30era.

Erabiltzaileentzako zerbitzuaren hileko tasa urteko diru-sarreren araberakoa da, eta taula honen arabera aldatzen da:

  • L.G.S. baino gutxiago: 24 euro
  • L.G.S. eta 18.000 euro artean: 48 euro
  • 18.001 euro baino gehiago: 72 euro

Azpimarratzekoa da, halaber, zerbitzuan parte hartzen duten pertsona guztiek aukera izango dutela ordubete gehiago gelditzeko eta bazkari-zerbitzua jasotzeko, eguneko 4 euroan.

KonTenT-Tú programak Lasarte-Oriako Udalaren finantzazioa du, eta Zerbitzu Sozialen Legeak udalei esleitzen dien eskumen bat da. Zerbitzua kudeatzen duena Servicios Sociales Integrales enpresa da.