Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ekaineko kultur agenda

Gustu guztietarako jarduera ugari ekaineko kultur agendan

2021·05·31

ERAKUSKETA

Ekainaren 4tik 11ra Brancussi akademiako ikasleek beren margolanak ikusgai jarriko dituzte Mercero gunean.

 

KONTZERTUAK

  • Kai Nakai: ekainak 12, 19:00etan. Kultur Etxeko Auditorioan

Kai Nakai ahots eta gorputz libre bat da. Konplexurik gabeko reggaetoia, generoaren estereotipoetatik kanpo, emakume ahots indartsua eta burujabea, klixeak apurtuz, errealitate berriak eraikiz erritmo eta pentsamendu askeak, haize berri bat… Gasteiztik eta euskaraz, kultura urbanoa euskal kulturaren periferiatik edonora, Kai Nakairen mezua gauzak egiteko modua bera da, ahots propioa. Entzun eta sentitu, harritu, gozatu, dantzatu eta utzi eramaten. Besterik ez… eta hori guztia.

  • Makulu Ken: ekainak 25, 19:00etan. Kultur Etxeko Auditorioan

Jatorriz Nigerian sortu zen Afrobeat musika egiten dute Makulu Ken taldekoak nagusiki. Duela 10 urte baino gehiago hasi ziren hezurrak astintzen dituen deabruzko musika afrikar, dantzagarri eta polirritmiko hau lantzen eta euskaraz kantatu eta mundura zabaltzen. Beste lur batzuetako musika gure hizkuntzan, hango eta hemengo aberastasunak gozatuz. Afrobeat, eta beste iturri askotatik edan ditugun eta erraietan ditugun musika eta erritmoak mestizatuz, Euskalafrobeat.

9 lagun taula gainean, saxoak, tronpeta, teklak, gitarra, baxua, perkusioa, bateria eta ahotsak.

  • Udal Musika Eskolako kontzertuak: ekainaren 15ean eta 17an, Kultur Etxeko Auditorioan.

 

ANTZERKIA

Antzerki familiarra:

  • hilaren 27an “Bat, bi, hiru… MAGIA” Sun Magoa konpainiarena.
  • hilaren 29an “Salam” Xilipurdi Antzerkia konpainiarena.

Helduentzako antzerkia: hilaren 20an “AntiCorona CAVA.ret” The Chanclettes konpainiarena.

 

BAKARRIZKETAK

  • Ekainak 19, 19:00tan, Kultur Etxeko Auditorioan: Oscar Terol eta Sara Escudero.
  • Ekainak 26, 19:00tan, Kultur Etxeko Auditorioan: Nerea Garmendia eta Santi Rodriguez.
  • Ekainak 28, 19:00tan, Kultur Etxeko Auditorioan: Mikel Bermejo eta JJ Vaquero.

 

JOTAK

“La ribera canta”, ekainaren 27an, 12:30etan Auditorioan.

 

BERTSO JAIALDIA

Ekainaren 29an, 20:00tan Auditorioan.

Gai-jartzailea: Maddi Labaka

Bertsolariak:

  • Andoni Egaña
  • Maialen Lujanbio
  • Amets Arzallus
  • Ane Labaka
  • Uxue Alberdi
  • Lierni Rekondo
 

Agenda kulturala deskargatu

Agenda kulturala [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.