Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ekaineko agenda kulturala

Ekaina musika eta teatro askorekin kargatua datorkigu, San Pedro jaietarako beroketa moduan

2019·06·03

Hilaren 2an hasiko dugu hilabetea, 19:30ean, Aquam Lauda koruarekin, Brigitarrenean, Danok Kideren XIV. musika-topaketen barruan.

Hilaren 3tik 16ra Kukuka Dantza eta Antzerki Eskolak hurrengo ekitaldi hauek eskainiko ditu Kulturetxean 19:00etan, beste ordu bat adierazten dutenetan izan ezik:

  • Hilaren 3an: Sasoetako LH 2-3 (antzerkia)
  • Hilaren 4an: Zubietako HH5-LH1; LH 2, 3, 4, 5, 6 (antzerkia)
  • Hilaren 5ean: HH5-LH1; LH 2, 3 (euskal dantza)
  • Hilaren 6an: Sasoetako LH 4, 5, 6 (antzerkia)
  • Hilaren 8an: helduak. 22:00etan dantza eta antzerkia.
  • Hilaren 10ean: Landaberriko LH 3, 4 (antzerkia)
  • Hilaren 11n: Landaberriko LH 1, 2 (antzerkia)
  • Hilaren 12an:
    • Oriarteko DBH 1, 2. 10:00etan (dantza eta antzerkia)
    • Oriarteko DBH 3, 4. 12:00etan (dantza eta antzerkia)
  • Hilaren 13an: Landaberriko LH 5, 6 (antzerkia)
  • Hilaren 15ean: Oriarteko DBH 1, 2 (antzerkia)

Hilaren 16an, Euskal Dantza Sorkuntza taldeak bi ikuskizun eskainiko ditu:

  • 12:00etan: LH 4, 5, 6 eta DBH 1, 2, 3, 4 (dantza)
  • 20:00etan: Oriarteko DBH 3 (antzerkia)

Ekainaren 7an, transexualtasunari buruzko “Trans-formatzen” dokumentala ikusteko aukera izango da Kulturetxeko auditorioan.

Ekainaren 7tik 14ra Brancussi akademiako ikasleek beren margolanak ikusgai jarriko dituzte Mercero gunean.

Hilaren 15ean eta 16an Semblante Andaluz taldeak Rozioko erromeria tradizionala egingo du Atsobakarko parkean.

Udalaren Dantza-Eskolak hilaren 14an kurtso-amaierako jarduerak egingo ditu Kulturetxean. Udalaren Musika-Eskolak, berriz, hilaren 17an eta 18an egingo du bere kurtso-bukaera.

Hilaren 21ean Alboka Abesbatzaren kontzertuaz gozatu ahalko dugu Brigitarrenean, eta biharamunean, ekainaren 22an, Erketz E.D.T. Okendo plazan dantzatuko da.