Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak

Lasarte-Oriako Udalak Eguberrietako jaiegunak ospatzeko hainbat jarduera egingo direla iragarri du jende guztiarentzat

2020·12·18

Aurten nabarmen aldatuko da Gabonetako, Urte Amaierako eta Errege jaietarako programazioa. Tokiko hainbat elkartek parte hartuta, COVID-19ren pandemiagatik osasun-baldintzekin bat datorren programa bat diseinatu da. Sarrerak ohiko bideetatik eros daitezke

Hona hemen jarduerak:

  • 19an 17:00etan Txalo Produkzioen 20.000 legoa itsaspeko zaborretan familia-antzez-lana izango dugu.
  • Haurrentzako zineman 20an Koko Dragoi txikia oihanean 17:00etan.
  • Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Kultur-etxean, Gozategiren kontzertu batekin 19:00etan, Ttakunen eskutik.
  • Hilaren 22an, 17:00etan, Kantu Kolorearen Ametsen Urtebetetzea.  haurrentzako antzez-lanarekin Kulturetxean.
  • Hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Ttakunen eskutik. Oraingo honetan Olentzerok 10:00etatik 12:00etara harrera egingo dio, aldez aurreko hitzorduarekin, honako gune hauetan:
    • Oriako Karmengo Kaperan
    • Euskaltegian
    • Sasoeta IK (gimnasioan)
    • Zumaburu IK (gimnasioan)
    • Garaikoetxea IK (gimnasioan)
    • Zabaletako pilotalekuan
    • Kultur Etxeko kafetegian
    • 13:00etan ekitaldia Olentzerorekin eta Mari Domingirekin. Gonbidapenak Kultur-etxean jaso beharko dira
  • Hilaren 26an, 19:00etan, Tartean Antzerkiaren Ez dok hiru. helduentzako antzez-lanarekin Kulturetxean.
  • Hilaren 27an, 19:00etan, Gospeleko kontzertua eskainiko du Sand & Soulshine Voices taldeak Kulturetxean.
  • 29an, 17:00etan, Logela Multimediaren Tartalo familia-antzez-lana izango dugu.
  • 30an, 17:00etan, Borobil Teatroaren Hansel eta Gretel familia-antzez-lana izango dugu.
  • Programazioa urtarrilaren 5ean, Errege Magoen bezperan, itxiko da, Go!Azen 7.0 taldearen kontzertuko bi emanaldirekin: 16:00etan eta 19:30ean.

Megaba Elkartearen eskutik, urtarrilaren 5ean Errege Magoen bisita aurreikusita dago. Bisita hori itxita dagoenean, COVID-19k osasun-arloan dituen segurtasun-protokoloetara egokituta, informazio hori emango dugu.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.