Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Dibertsitatearen aldeko kanpaina, ekainaren 28an LGTBI harrotasunaren eguna dela eta

Lasarte-Oriako Udalak LGTBI Harrotasunaren Eguna dela-eta prestatu dituen jarduerak aurkeztu ditu. Kanpainaren bidez, gure gizartearen dibertsitate afektiboa eta familiarra ikusarazi nahi da

2020·06·23

Lasarte-Oriako alkateak, Lourdes Acevedo eta Izaskun Oronoz, hurrenez hurren Zerbitzu Sozialetako zinegotzia eta zerbitzuburua, eta Maite Iglesias eta Oskar Aranda, emakume-zentruaren teknikariak, lagun zituela, kanpaina hau aurkeztu du, gogoraraziz zein garrantzitsua den instituzio publikoak berdintasunaren eta dibertsitatearekiko errespetuaren aldeko borrokan konprometitzea.

Instituzio publikoek giza eskubideak eta dibertsitatearen aitorpena sustatu behar dituzte, pertsona gisa aberasten gaituen balio gisa. Gizabanakoen askatasunaren bermatzaile izan behar dute, eta bereziki nabarmendu gure gizartean pairatzen ditugun pertsonen diskriminazioak.

Horregatik, urtero, ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Eguna dela eta, dibertsitate afektibo-sexuala eta familiarra ikusarazteko kanpainak egiten ditugu, inor desanparatua senti ez dadin eta bere sexualitatea libertatean bizi dezakeela jakin dezan.

LGTBI kolektiboko pertsonen kontra etengabe gertatzen diren gorrotozko erakutsiek eta eraso eta hilketek adierazten digutenez, lege-arloan asko aurreratu dugun arren, oraindik ere bidea geratzen da erabateko berdintasuneraino iristeko. Bereziki gogorarazi behar ditugu transexualen zailtasunak, beren egunerokoan gordintasun osoz pairatzen baitituzte eraso horiek eta diskriminazioa.

Kanpaina honetarako, koloreztatzeko liburu bat egin da 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Asmoa hilabete honetan kurtso-amaierarekin batera banatzea bazen ere, COVID-19arengatik gertatutakoaren ondorioz, irailean banatuko da, ikasturtearen hasierarekin batera, udalerriko ikastetxe guztietan.

Liburu horren bidez, kultura, familia, lanbide eta identitate sexual ezberdinak erakutsi nahi dira, frutekin eta barazkiekin antzekotasuna eginez, horrela haurrek marrazkien bidez desberdintasun horiek modu sano batean ikus ditzaten, frutak eta barazkiak desberdinak diren bezala. Munduan frutak eta barazkiak adina dira pertsonen arteko bestelakotasunak.

Kolore ugariko poltsa batzuk ere banatuko dira truke-sistema baten bidez. Horietako bat lortu nahi dutenek Sexuen arteko Bizikidetzarako Emakume-Zentrora joan beharko dute, kanpainarekin zerikusia duen zerbait entregatzera, hala nola bideo bat, argazki bat, marrazki bat, kontakizun bat... Jasotako ekarpen guztiekin collage bat egingo da eta udalaren webgunean argitaratuko da.

Kontuan izan behar da, gaur egungo egoera dela eta, aldez aurretik hitzordua eskatuta artatzen dela. Horregatik, joan aurretik 943 363 958 telefonora deitu behar da.

Bestalde, Villa Mirentxura sartzeko eskailerak ostadar-banderaren 6 koloreekin margotuko dira, eta azkenekoan, 7 eskailera baitira, esaldi bat jarriko da.

Azkenik, Izaskun Oronozek, Zerbitzu Sozialetako buruak, jakinarazi nahi izan zuen Zinegoak “Bilboko Gaylesbitrans zinemaren eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdian” film laburren proiekzioa martxoan egitea aurreikusita bazegoen ere, bertan behera utzi behar izan zela alarma-egoerarengatik, baina irailean ekingo zaiola berriro, eta, beraz, aurrerago abisatuko dela nola lortu hara joateko gonbidapena.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.