Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Desgaitasun intelektuala duen pertsona batek Udalaren Liburutegian lan egiten jarraituko du

Berritu egin da Gureak eta Atzegi erakundeekin sinatutako hitzarmena, Aitor Carrasco urtebetez jarraitzeko, Udalaren Liburutegian lanean jarrai dezan

2019·12·19

Hitzarmenaren berritzean, Lourdes Acevedo jarduneko alkatearekin eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziarekin batera aritu dira Fran Navarro Pauso Berriak programaren arduraduna eta Susana Pastor jarraipen teknikaria.

Aitor Carrascok, Foru Aldundiak babestutako Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) programari esker, Udaletxean jarraituko du beste urtebetez, liburutegiko eta artxiboko laguntzaile-lanak egiteko. Horrek erakusten du ez dagoela gaitasun gutxiagoko pertsonarik, gaitasun desberdinekoak baizik.

Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) programa ekimen-multzo bat da, sostengu-behar ertaina eta moderatua duten desgaitu intelektualei ohiko testuinguruetan izaera okupazionaleko aukerak ematea eta zabaltzea xede dutenak. Programa hori dagoeneko 160 enpresatan ezarrita dago, eta Lasarte-Oriako Udala izan zen bertan parte hartzen lehenetarikoa.

Udala Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) kolaboratzera konprometitzen da Aitor Carrascori ematen dion atentzio okupazionalean, haren esku jarriz eta utziz bere bulegoak eta lan-ingurunea, zeinetan erabiltzaileak hainbat lan egin ahalko dituen, hala nola fitxak artxibatzea, zigiluak jartzea, gutunak azaletan sartzea, liburuak eta CDak alfabetikoki kokatzea, fotokopiak egitea, liburuxkak taldekatzea... Gainera, 4.000 euroko dirulaguntza ematen dio Pauso Berriak programari.

Aitor Carrasco Pauso Berriak (Atzegi+Gureak) mende eta erantzukizunpean arituko da, eta hark esleituko dio zuzeneko eta sostenguko atentziorako dagokion pertsonala. Udalak pertsona bat izendatuko du erreferentziazko solaskidetza okupazionaleko lanak egiteko, eta aktiboki parte hartuko du prozesuan.

Atzegi adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea da, 1960an sortuta adimen urritasuna duten pertsonen eskubideen alde borrokatzeko elkartu zen familia talde baten eskutik. Gaur egun, lanean jarraitzen du adimen-urritasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko, gizarte-partaidetza erraztuko duen ingurune adiskidetsua sustatuz eta, horrela, Gipuzkoako gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa eratzen lagunduz.

Gureak, berriz, Euskadiko talde enpresarial bat da, laneko aukera egonkorrak eta desgaitasuna duten pertsonei egokituak sortzen dituena. Bere 40 urteko ibilbidean, Europan erreferente den inklusio soziolaboraleko eredu enpresariala sendotzea lortu du. Gaur egun, 5.500 pertsonatik gorako gizataldea du, horietatik % 84 desgaitasunen bat dutenak, eta jarduera lehiakorrak garatzen ditu industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan.

«Atzegi» eta «Gureak» taldeek, historian zehar, etengabeko elkarlanean dihardute desgaitasun intelektuala duten pertsonak lan-merkatuan sartzea bultzatzeko. Gaurko hitzarmena zerbitzu okupazionalen esparru espezifikoan kokatzen da.