Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Desgaitasun intelektuala duen pertsona batek Udalaren Liburutegian lan egingo du

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, hitzarmen bat sinatu du Gureak eta Atzegi erakundeekin, Aitor Carrasco urtebetez kontratatzeko, Udalaren Liburutegian lanean jarrai dezan.

2018·12·28

Aitor Carrascok, Foru Aldundiak babestutako Pauso Berriak programari esker, Udaletxean jarraituko du beste urtebetez, liburutegiko eta artxiboko laguntzaile-lanak egiteko. Hitzarmena Iñigo Oyarzabalek sinatu du Gureak-en ordezkari gisa, Ainhoa Ascasibarrek Gureak Inlusio Fundazioaren izenean eta Miguel Mª Lakunzak Atzegiren izenean.

Lasarte-Oria alkateak, Jesus Zaballosek, adierazi zuen ez dagoela gaitasun gutxiagoko pertsonarik, gaitasun desberdinekoak baizik. Aitor Carrascoren kontratazioak erakusten du Udalean era guztietako pertsonentzako lanpostuak daudela. Bereziki eskertu nahi izan zuen Aitor Carrascok egiten dituen zereginei sostengua emanez Liburutegi Munizipalean lan egiten dutenen ahalegina.

Pauso Berriak programa ekimen-multzo bat da, sostengu-behar ertaina eta moderatua duten desgaitu intelektualei ohiko testuinguruetan izaera okupazionaleko aukerak ematea eta zabaltzea xede dutenak.

Zaballosek adierazi zuenez, Udala «Gureak»ekin eta «Atzegi»rekin kolaboratzera konprometitzen da Aitor Carrascori ematen dion atentzio okupazionalean, haren esku jarriz eta utziz bere bulegoak eta lan-ingurunea, zeinetan erabiltzaileak hainbat lan egin ahalko dituen, hala nola fitxak artxibatzea, zigiluak jartzea, gutunak azaletan sartzea, liburuak eta CDak alfabetikoki kokatzea, fotokopiak egitea, liburuxkak taldekatzea... Gainera, 4.000 euroko diru-laguntza ematen dio Pauso Berriak programari.

Aitor Carrasco Gureak-en mende eta erantzukizunpean arituko da, eta hark esleituko dio zuzeneko eta sostenguko atentziorako dagokion pertsonala. Udalak pertsona bat izendatuko du erreferentziazko solaskidetza okupazionaleko lanak egiteko, eta aktiboki parte hartuko du prozesuan, bera izango delarik erabiltzailearen eta Gureak-en arteko lokarria.

«Atzegi» Gipuzkoan kokatutako elkarte bat da, duela 50 urte baino gehiago sortua, eta haren xede nagusia da desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Gipuzkoako lurraldean erreferentziazko entitate bat da desgaitasun intelektuala duten pertsonenentzat garapen-aukerak sortzen, haien autonomia sustatzeko helburuarekin, bai halaber familiei behar duten sostengu eta aholkularitza guztia eskaintzen.

Gureak, berriz, Euskadiko talde enpresarial bat da, laneko aukera egonkorrak eta desgaitasuna duten pertsonei egokituak sortzen dituena. Bere 40 urteko ibilbidean, Europan erreferente den inklusio soziolaboraleko eredu enpresariala sendotzea lortu du. Gaur egun, 5.500 pertsonatik gorako gizataldea du, horietatik % 84 desgaitasunen bat dutenak, eta jarduera lehiakorrak garatzen ditu industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan.

«Atzegi» eta «Gureak» taldeek, historian zehar, etengabeko elkarlanean dihardute desgaitasun intelektuala duten pertsonak lan-merkatuan sartzea bultzatzeko. Gaurko hitzarmena zerbitzu okupazionalen esparru espezifikoan kokatzen da.