Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Deseskalada udalerriko kirol-instalazioetan: Michelingo frontoia zabalik

Datorren astelehenean, ekainak 1, irekiko da Michelingo pilotalekua. Instalazio horren erabilera banakakoa izango da

2020·05·29

Une honetan dugun deseskalatze-planaren barruan, udal-kirol zerbitzua urratsak ematen ari da udalerriko kirol-instalazioak berriz irekitzeko.

Instalazioak pixkanaka irekitzea: Michelingo frontoia zabalik

Une honetan dugun deseskalatze-planaren barruan, udal-kirol zerbitzua urratsak ematen ari da udalerriko kirol-instalazioak berriz irekitzeko.

Datorren astelehenean, ekainak 1, irekiko da Michelingo pilotalekua.

Instalazio horren erabilera banakakoa izango da.

Udal kirolguneko eta kiroldegiko instalazioetarako sarbidea abonua aktibo duten pertsonentzat bakarrik izango da. Aldez aurreko hitzorduarekin bakarrik egin ahal izango da (ez aurrez aurre), kiroldegiko telefonora deituz (943 376182) eta ondokoak adieraziz: erabiltzailearen izena eta abizenak, abonatutako udalerria, adina eta telefono zenbakia.

Pertsona bakoitzak astean gehienez bi saio erreserbatu ahal izango ditu.

Fase honetan, aldagelak eta komunak itxita egongo dira, beraz, erabiltzaileek nahitaez instalazioetara maskara eta kirol-arropa erabiliz sartu beharko dute.

Oso garrantzitsua da erabiltzaileek, instalazioetara sartu eta erabiltzen dituztenean, segurtasun-neurriak zorrotz betetzea (gutxienez bi metroko tartea, erabiltzaileen arteko gurutzaketak saihestea, erabilitako materialak garbitzea eta desinfektatzea) eta transmititzen zaizkien erabilera-jarraibideak betetzea (instalazioetako sarbideak, irteerak eta zirkulazioa).

Ikastaroak eta abonamenduak itzultzea

Udal kirol-instalazioetarako ikastaroengatik eta abonamenduengatik ordaindutako tarifen zati proportzionala itzultzeko izapideak hasi dira, pandemiak eragindako nahitaezko itxieragatik baliatu ezin izan direnak.

Itzulketak banku-transferentzia bidez egingo direnez, itzuliko diren kuoten ordainketa helbideratuta ez duten pertsonek lehenbailehen bidali beharko dizkiote kiroletako udal zerbitzuari beren kontu korronteko datu guztiak.

Datuak emateko, Kirol Zerbitzuko posta elektronikoa kirolak@lasarte-oria.eus erabiltzea gomendatzen da. Jakinarazpena telematikoki egiteko baliabiderik ez duten pertsonek telefonoz (943 376182 zenbakia) jarri beharko dute harremanetan udal kirol zerbitzuarekin, datuak nola entregatu zehazteko.

Lehenik eta behin, martxoaren erdialdean bertan behera geratu ziren ikastaroen kuotak itzuliko dira.

Hurrengo etapan, kirol-instalazioetarako abonu-kuotak itzuliko dira.