Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Deseskalada udalerriko kirol-instalazioetan: “Maialen Chourraut” kiroldegia zabalik

Datorren astelehenean, ekainak 8, Maialen Chourraut kiroldegiak ateak irekiko ditu berriro, ia hiru hilabetez itxita egon ostean

2020·06·07

Une honetan dugun deseskalatze-planaren barruan, udal-kirol zerbitzua urratsak ematen ari da udalerriko kirol-instalazioak berriz irekitzeko.

Instalazioak pixkanaka irekitzea: “Maialen Chourraut” kiroldegia zabalik

Datorren astelehenean, ekainak 8, Maialen Chourraut kiroldegiak ateak irekiko ditu berriro, ia hiru hilabetez itxita egon ostean.

Zehazki, muskulazio eta kardiobaskular gelak eta padel pista irekiko dira.

Instalazioak ordubeteko tarteetan erabiliko dira. Guneen edukiera murriztu egin da, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Kiroldegiko instalazioetarako sarbidea abonua aktibo duten pertsonek bakarrik izango dute. Aldez aurreko hitzorduarekin bakarrik egin ahal izango da (ez aurrez aurre), kiroldegiko telefonora deituz (943 376182), erabiltzailearen izena eta abizenak, abonatutako udalerria, adina eta telefono zenbakia adieraziz.

Pertsona bakoitzak astean gehienez bi saio erreserbatu ahal izango ditu.

Etapa honetan aldagelak eta komunak itxita egongo dira, beraz, erabiltzaileek nahitaez sartu beharko dute instalazioetara maskararekin, kirol-arroparekin eta eskuoihalarekin.

Oso garrantzitsua da erabiltzaileek, instalazioetara sartu eta erabiltzen dituztenean, segurtasun-neurriak zorrotz betetzea (eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea sarreran, pertsonen arteko gutxieneko distantzia bi metrokoa izatea, erabiltzaileen arteko gurutzaketak saihestea, erabilitako materialak garbitzea eta desinfektatzea) eta helarazten zaizkien erabilera-jarraibideak betetzea (instalazioetako sarbideak, irteerak eta zirkulazioa).

Ikastaroak eta abonamenduak itzultzea

Udal kirol-instalazioetarako ikastaroengatik eta abonamenduengatik ordaindutako tarifen zati proportzionala itzultzeko izapideak hasi dira, pandemiak eragindako nahitaezko itxieragatik baliatu ezin izan direnak.

Itzulketak banku-transferentzia bidez egingo direnez, itzuliko diren kuoten ordainketa helbideratuta ez duten pertsonek lehenbailehen bidali beharko dizkiote kiroletako udal zerbitzuari beren kontu korronteko datu guztiak.

Datuak emateko, Kirol Zerbitzuko posta elektronikoa kirolak@lasarte-oria.eus erabiltzea gomendatzen da. Jakinarazpena telematikoki egiteko baliabiderik ez duten pertsonek telefonoz (943 376182 zenbakia) jarri beharko dute harremanetan udal kirol zerbitzuarekin, datuak nola entregatu zehazteko.

Lehenik eta behin, martxoaren erdialdean bertan behera geratu ziren ikastaroen kuotak itzuliko dira.

Hurrengo etapan, kirol-instalazioetarako abonu-kuotak itzuliko dira.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.