David Herasen harrera, zeinek Goya sari bat lortu zuena, Udaletxean
2018·04·16
Jesus Zaballos alkateak, Udalbatzaren izenean, plaka bat eman zion David Herasi, berriki izan duen arrakasta profesionalaren aitormen moduan. Zaballos pozik agertu zen beste lasarteoriatar batek, Antonio Merceroren ondoren, sari hori jaso duelako, eta etorkizunean lortuko dituenak asko izaten jarraitzea opatu zion.
David Heras Goya saria berekin zuela etorri zen, eta esker oneko agertu zen egindako lanaren fruitu den aitormen honengatik. Egokiera baliatuz, iragarri zuen etorkizunean bere lan berriez gozatzeko aukera izango dugula, nahiz oraindik jakitera eman ezin zituen.
David Heras lasarteoriatarrak Donostian hasi zituen zinemako ikasketak, film laburrak eginez, eta gaur egun Madrilen lan egiten du. Sona handiko filmetan parte hartu du, hala nola Open Windows, Verónica (aurten hura ere lehiakide zuen Goya saria lortzeko), Solo edo Errementari, oraintsu estreinatua.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.