Datorren igandean Hirritarrentzako Bulego Mugikorra Zumaburura hurbilduko da
2018·10·18
HBMa Zumaburura hurbiltzen da, udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduketen informazio zuzenekoagoa eskaintzeko helburuarekin. Horrez gain, auzo horretan bizi diren eta gerturatu nahi dutenen eskaerak eta proposamenak jasotzeko kanal gisa ere balioko du.
Deszentralizatzearen aldeko apustu berri honetan, herritarrentzat erakargarria eta erosoa izango den gune bat sortzen da auzoan, hartara herritarrak gertura daitezen eta alkatearekin eta han diren zinegotziekin hurbileko elkarrizketa bat hasteko modua izan dezaten. Gune horretan bateratuko dira informazioa emateko baliabideak, bilera egiteko tokiak eta txikienak jostatzeko lekua.
Horretarako, karpa bat ipiniko da, mahai eta aulkiekin, udaleko ordezkariak herritarrekin elkartzea errazteko, eta han material munizipala banatuko da eta irudiak proiektatuko dira telebista handi batean. Ontzi bat ere jarriko da herritarrekin egin nahi dituzten ekarpena, kexak eta iradokizunak jasotzeko.
Karparen ondoan, eta hurbilketa errazte aldera, haurrentzako puzgarriak ipiniko dira, haurrentzako lantegiez gain. Horrela, haurrei zuzendutako jarduera ere hurbilduko da auzoetara.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.