Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Datorren igandean Hirritarrentzako Bulego Mugikorra Atsobakarrera hurbilduko da

Datorren igandean, azaroaren 18, 10:00etatik 14:00etara, Hirritarrentzako Bulego Mugikorra Atsobakar parkean egongo da. Udaleko jarduera auzoetara hurbiltzeko ekimen bat da, herritarrei kexak eta iradokizunak egiteko erraztasuna ematen diena, bai halaber interes orokorreko proiektuak edo bisitatzen den auzo konkreturako direnak ezagutzera emateko.

2018·11·14

HBMa Atsobakarrera hurbiltzen da, udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduketen informazio zuzenekoagoa eskaintzeko helburuarekin. Horrez gain, auzo horretan bizi diren eta gerturatu nahi dutenen eskaerak eta proposamenak jasotzeko kanal gisa ere balioko du.

Deszentralizatzearen aldeko apustu berri honetan, herritarrentzat erakargarria eta erosoa izango den gune bat sortzen da auzoan, hartara herritarrak gertura daitezen eta alkatearekin eta han diren zinegotziekin hurbileko elkarrizketa bat hasteko modua izan dezaten. Gune horretan bateratuko dira informazioa emateko baliabideak, bilera egiteko tokiak eta txikienak jostatzeko lekua.

Horretarako, estalitako gunean ipiniko dira mahaiak eta aulkiak, udaleko ordezkariak herritarrekin elkartzea errazteko, eta han material munizipala banatuko da eta irudiak proiektatuko dira telebista handi batean. Ontzi bat ere jarriko da herritarrekin egin nahi dituzten ekarpena, kexak eta iradokizunak jasotzeko.

Kirol-pistan, eta hurbilketa errazte aldera, haurrentzako puzgarriak ipiniko dira, haurrentzako lantegiez gain. Horrela, haurrei zuzendutako jarduera ere hurbilduko da auzoetara.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.