Dagoeneko eska daiteke hitzordua udalarekin udalaren webgunearen bidez
2020·11·22
Covid-19ak eragindako egoera dela eta, eta ahal den neurrian pilaketak eta/edo kutsatzeak saihesteko, Udalak hitzordua eskatu behar zuela erabaki zuen, administrazioarekin edozein izapide egiteko.
Orain arte telefonoz baino ezin zen hitzordua lortu, baina orain udalaren webgunearen bidez ere egin daiteke. Klikatu hemen.
Horretarako, ez da beharrezkoa erregistratzea edo gako operatiborik edukitzea, sistemak eskatzen dituen datuak sartzea eta eguna eta ordua aukeratzea besterik ez.
Oraingoz, honako sail hauek daude online hitzordurako: Alkatetza, kontu-hartzailetza, diru-bilketa, erregistroa, errolda eta euskara. Gainontzekoentzat udaletxeko telefono zenbakietara deitu behar da:
- Zentralita - 943.37.60.55
- Hirigintza - 943.37.61.89
- Zerbitzua Publikoak - 943.37.01.03
- Zerbitzu Sozialak - 943.37.61.79
- Kultur Etxea - 943.37.61.81
- Kiroldegia - 943.37.61.82
- Euskaltegia - 943.63.16.21
Hitzordua erabili behar ez badute, bertan behera uztea eskatzen zaie herritarrei. Eta, ahal den neurrian, interesduna baino ez bertaratzea.
Gogoan izan guztion onerako nahitaezkoa dela maskara erabiltzea, eta segurtasun-neurriak errespetatu behar direla.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.