Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

COVID-19k atzeratu egin du "Testigantzak. Genozidio ezkutatu baten islak" liburuaren aurkezpena.

Islada Ezkutatuak elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi dutenez, Lasarte-Orian 1936ko estatu-kolpearen ondorioak jasan zituztenen testigantzak biltzen dituen liburuaren aurkezpena atzeratu egingo da. Uztailaren 20tik 23ra bitartean, ale bana entregatuko zaie beren testigantzarekin kolaboratu zutenei.

2020·07·16

Islada Ezkutatuak elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak, pandemia mantentzen delarik eta ekitaldi publiko bat egiteak dakarren arriskuaren aurrean, beren testigantza libururako eskaini zuten pertsona askoren adina kontuan izanda, aurkezpeneko ekitaldia kondizio egokiak izan arte atzeratzea erabaki dute.

Beren testigantza eskainita gertatutakoaren parte bat argitara ateratzea ahalbidetu zutenei ale bana ematea ere erabaki dute. Liburuak uztailaren 20tik 23ra bitartean entregatuko dira, 10:00etatik 13:00etara, eta liburuarekin kolaboratu zuten pertsona horiei Mercero gunera hurbiltzeko eskatzen zaie.

2020ko martxoaren 14an, Islada Ezkutatuak memoria historikoa berreskuratzeko elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak ekitaldi instituzionala egitea aurreikusia zuten, elkarte horrek Lasarte-Oriako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egindako Testigantzak. Genozidio ezkutatu baten islak liburua aurkezteko.

Bi instituzioek komunikatu hau ematea erabaki dute:

COVID19a sortzen ari zen osasun-egoera ikusita, bi entitateek, ados jarrita, ekitaldi hori bertan behera uztea erabaki zuten, pandemiaren bilakaera positiboaren zain, ekitaldia egin ahal izateko.

Hiru hilabete baino gehiago igarota, ez da igartzen ekitaldi hori bermatzeko moduko osasun-segurtasuneko etorkizun hurbilik.

Hori guztia ikusita, bi instituzioek, ados jarrita, honako hau erabaki dute:

  1. Islada Ezkutatuak elkarteak egindako Testigantzak. Genozidio ezkutatu baten islak liburua, hasiera batean, liburuko elkarrizketatuei, liburuan kolaboratu dutenei eta instituzioei bakarrik ematea.
  2. Aurrerago, bi instituzioen prentsaurrekoa egitea, egindako lanaren aurkezpen ofizial gisa.
  3. Oraingoz, sine die atzeratzea liburuaren aurkezpen instituzionala eta liburua Lasarte-Oriako interesatuen artean banatzea, harik eta osasun-egoerak horretarako aukera eman arte.
  4. Egoera hori luzatzen bada, Lasarte Oriako biztanleei obra horren aleak entregatzeko sistema bat antolatuko genuke, behar bezala argitaratuko litzatekeena.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.