Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Haurren minbiziaren aldeko txokolatada solidarioa

Gaur, otsailak 15, Haurren Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, minbizi hori ikertzeko txokolatada solidarioa antolatu da

2020·02·15

Bigarren urtez segidan, lasarteoriatar boluntario-talde batek, Lasarte-Oriako Udalaren eta Semblante Andaluz elkartearen laguntzarekin, txokolatada solidarioa antolatu du larunbat honetarako, otsailak 15, San Joan de Déu ospitalearekin elkarlanean haurren minbizia ikertzeko dohaintzak lortzeko helburuarekin.

Goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara bitartean, interesa duten pertsona guztiek kausa horrekin kolaboratu ahalko dute Okendo plazan ipiniko den standean, non, euro baten truke, txokolatea edota bizkotxoa dastatu ahalko baitute, horrela haurren minbiziaren ikerketan kolaboratuz.

Txokolatada solidario honen antolatzaileek — hirugarren edizioa du, eta estatu osoko hainbat udalerritan egiten ari dira— gogorarazi dute urtero haurren minbiziaren 1.200 kasu berri inguru diagnostikatzen direla Espainian. Gaur egun, minbizia duten haurren % 20k ez dute gaixotasuna gainditzen, eta % 80 sendatu egiten dira, baina batzuetan garrantzizko ondorio txarrekin. Hala ere, ikerketara bideratzen diren baliabide publiko eta pribatu gehien-gehienak helduen minbiziak bereganatzen ditu.

Hori dela eta, San Joan de Déu ospitaleak "txokolatada solidarioa" ekimena abiarazi zuen 2018an, eta gaur iritsiko da Lasarte Oriara. Ekimen horrek iaz, antolatu ziren 864 txokolatadei esker, 400.017 € lortu zituen ikerketarako funts gisa.

Ekimenari buruzko informazio gehiagorako: https://chocolatadasolidaria.org/