Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Bortizkeria matxistako ekintza gaitzesteko adierazpen instituzionala

Lasarte-Oriako Udalak KONDENATU egiten ditu gaur, 2019ko ekainak 13, goizeko 6etan Eusko Trenen ingurumarietan gertatutakoak, gizonezko gazte batek ezustean harrapatu baitu emakume bat eta hark nahi gabeko ukitze intimoak egin baitizkio.

2019·06·14

Lasarte-Oriako Udalak KONDENATU egiten ditu gaur, 2019ko ekainak 13, goizeko 6etan Eusko Trenen ingurumarietan gertatutakoak, gizonezko gazte batek ezustean harrapatu baitu emakume bat eta hark nahi gabeko ukitze intimoak egin baitizkio.

Emakumeenganako edozein eratako bortizkeria (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala...) funtsezko giza eskubideen kontrako bortxaketa eta urraketa bat da.

Horregatik, Lasarte-Oriako Udalak KONDENATU ETA ARBUIATU egiten du emakumeen kontrako bortizkeria matxistako edozein ekintza.

Halaber gogorarazten da ez bakarrik instituzio publikoena baizik eta herritar guztion lana dela bortizkeria horrek gure gizartean lekurik EZ izatea, eta herritar guztiei eskatzen zaie errespetua eta berdintasuna lantzeko eta aldarrikatzeko.

Lasarte-Oriako Udaletik sostengu guztia eskaintzen zaio bortxa jasandako emakumeari eta haren familiari, bere eskueran jarriz Zerbitzu Sozialak, Berdintasuna, Kooperazioa eta Osasuna departamentuan dauden baliabideak.

Azkenik, aditzera eman nahi da Lasarte-Oriako Udalak herritar guztiak gonbidatzen dituela Lasarte-Oriako mugimendu feministak deitutako protesta eta arbuioko kontzentraziora bihar arratsaldeko 18:30etan Okendo plazan.

 

Deskargatu adierazpena

Adierazpena [pdf]