Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

“Bizikidetza landuz” jardunaldiak Lasarte-Orian, urtarrilean zehar

Lasarte-Oriako alkateak eta hainbat udal taldeen ordezkariek bizikidetzari buruzko jardunaldiak aurkeztu dituzte, urtarrilaren 16an, 23an eta 30ean egingo direnak. Herritar guztiak gonbidatu ditu bertaratu daitezen.

2019·01·11

Jesus Zaballos alkateak Pablo Barrio (EH Bildu), David Ares (ADLOP) eta Jon Antxordoki (EAJ-PNV) bozeramaileak izan zituen lagun. Aurkeztutako jardunaldiak Bizikidetza programan kokatu behar dira, zeina Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen baitu.

Duela hainbat urte osatu zen Bizikidetzarako Mahai Lasarte-Oriako Udalean. Iaz, Memoria partekatu bat txostena izan zen emaitza; oraingo honetan, berriz, jardunaldi batzuk eskaini nahi dizkie herritarrei, bizikidetzaren hainbat alderdi eztabaidatzeko, hainbat formatu erabiliz. Ekitaldi guztiak Villa Mirentxuko ekitaldien aretoan egingo dira, 19:30ean, euskaraz eta gaztelaniaz.

Urtarrilaren 16an, S(u/a)minetik bakera ikus-entzunezko proposamena gozatu ahal izango dugu.  S(u/a)minetik bakera ikus-entzunezko lan proposamen eszenikoa da, zuzenean interpretatzeko sortua den musika konposizio baten bidez. bi hilketek eragindako doluetan piztutako sentipenak eta hausnarketak lagunduko dituzte literatura erreferentziek, irudiek eta musikak. Lan honen ardatza izango diren bi emakume arrasatearren testigantzak entzungo ditugu, eta tarteka bi narratzaileek eramango gaituzte gradualki lau ataletan suminetik eta saminetik bakera. Patxi Lurrak idatzia eta zuzendua. Mudoh-ren musikarekin. Narratzaileak: Ana Galarraga eta Imanol Epelde izango dira. Arteman Komunikazioak ekoiztua.

Urtarrilaren 23an, In dialogue dokumentalaren txanda izango da eta Irlandako gatazka elkarrizketarekin lotzen du, eta hau da laburpena: Sira Abenoza filosofoaren iritziz, gure gizartean gertatzen diren gatazka gehienak elkarrizketa ezaren ondorio dira. Premisa horretatik abiatuta, In Dialoque-n  Ipar Irlandara jo du, mahai beraren inguruan sei pertsona biltzeko, Ipar Irlandako gatazka ikuspegi desberdinetatik bizi izan zutenak: IRAko kide ohi Michael Culbert, bere garaian bili ibilitako errepublikar irudi Eibhlin Glenholmes, Winston Irvine lealista, paramilitar unionista kide ohi Jackie McDonald, britaniar ejerzitoko kide ohi Lee Lavis eta Roger McCollum, Royal Ulster Constabularyko polizi ohia. Elakrrizketa-ariketa bati ekingo diote elkarrekin. Haien hitzetan: "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean "bakea eraikitzeko modu bakarra da".

Azkenik, urtarrilaren 30ean, Gazteria, memoria eta transmisioa  mahai-ingurua izango da, zeinetan azpimarratuko baita bizi izandakoaren memoria gazteei transmititzearen beharra eta hori egiteko moduaren garrantzia. Hizlariak: Iker Uson (Gizarte langilea, bakegintzan espezializatua eta Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubideen urraketei buruz dakitena eta duten diskurtsoa ikerketaren egilea. Pedro  Arrupe Institutua. Deustuko Unibertsitatea), eta Irene Gantxegi (Nazioarteko eta kulturarteko Ikasketetan Doktorea eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bake eta Bizikidetza teknikaria).

Deskargatu programa

Programa [pdf]