Bi ikastetxe zaharberritzeko proiektuen idazketa kontratatu da
2019·05·13
Ikastetxe horietan zaharberritzeko obrak aurten egiteko asmoarekin, udalak obra horien exekuzio-proiektuak idazteko lanak kontratatu ditu.
Landaberri ikastetxe publikoaren kasuan, Mikel Uriarte Seminariori kontratatu zaio teilatua zaharberritzeko exekuzio-proiektua idazteko lana, 18.029 euroan. Udalaren 2019ko aurrekontuetan 307.655 euro daude aurreikusita obra hori egiteko.
Sasoetako ikastetxe publikoaren teilatua eta fatxadak zaharberritzeko obren exekuzio-proiektua idazteko, Yoana González Jiménez kontratatu da, 15.125 euroan. Kasu honetan, aurrekontuek 448.601 euro aurreikusten dituzte obra horiek burutzeko.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.