Betirako programa
2020·06·11
Betirako doako laguntza eta arreta psikologikoko programa bat da, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz maite duten pertsona baten galera jasan dutenei zuzendua.
Euskadin, aldi honetan, 1.500 pertsona inguru hil dira birusaren ondorioz, beste arrazoi batzuengatik hildakoak ere asko dira. Heriotza horiek oso egoera berezietan eta gure gizartean aurrekaririk ez duten egoeretan gertatu dira, hala nola, iragartzeko ezintasuna, konfinamendua eta distantzia soziala, gizartearen zorabio orokorra osasun- eta giza krisi honen aurrean. Hori dela eta, pertsonek ezin izan dute beren maiteengandik hurbil egon hain une garrantzitsuan, ez dute agur pribaturik egin eta ezta hileta eta erritualik, agur kolektiboa ahalbidetzeko eta gizarte-babesa jasotzeko.
Laguntza profesionala lagungarria izan daiteke hutsune-sentimendu horien zati bat arintzeko, dolua egiteko prozesuaren zati bat orain errazteko eta etorkizunean izan daitezkeen ondorioak prebenitzeko.
Agintzari SCISen talde espezializatu baten bidez, Betirako zerbitzuak entzuna izatea, informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, eta pertsonen zerbitzura jartzen du laguntza eta arreta psikologikoko prozesu bat.
Azkenik, Betirako zerbitzuak oso gogoan du hildakoen agurraren garrantzia, eta, horretarako, omenaldi eta agur birtualeko zerbitzu bat eskaintzen du, maite dituztenei omenaldia eta “agur duina” egiten laguntzen duena, senide eta gertuko pertsonekin partekatuta.
Betirako 900 908 744 doako telefonoaren eta www.betirako.org webgunearen bidez sar daiteke.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.