Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Beterri-Buruntza Mankomunitatea osatzeko estatutuen lehenbiziko onarpena aurrera atera da udal ordezkari guztien adostasunarekin

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udal-korporazioetako ordezkariak Hernanin batzartu ziren astelehenean eta eskualde mailako Batzar Nagusian Mankomunitateko estatutuen lehenbiziko onarpenari bide eman zioten.

2020·07·19

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udal-korporazioetako ordezkariak Hernanin batzartu ziren astelehenean eta eskualde mailako Batzar Nagusian Mankomunitateko estatutuen lehenbiziko onarpenari bide eman zioten. Eskualdeko Batzorde Sustatzaileak gidatutako batzarrean, Mari Jose Izagirre lehendakariak, estatutu hauen onarpenerako helburuak eta prozeduraren bilakaeraren berri eman du.

Horrela , aurreko legealdian herri banatako Udalbatzak hartutako konpromisoa berretsi da eta Beterri-Buruntzako tokiko garapen ekonomiko eta sozialerako mankomunitate baten eraketan parte hartzeko prozesuan beste urrats bat eman da. 2017-tik Udalen arteko lankidetza-hitzarmen bidez funtzionatzen duen egiturari sendotasun juridiko eta administratiboa eskainiko zaio tokiko garapenaren eta sustapen ekonomiko eta enpleguaren eremuan lanean jarraitzeko.

Estatutuetan jasota gelditzen da eskualde mailako toki-erakundeak Beterri-Buruntza Mankomunitatea izena izango duela eta legezko helbidea Hernanin kokatua izango duela.
Mankomunitateak funtzionamendu deszentralizatua izango du, baina administrazio-leihatila bana ordezkatua izango du udalerri bakoitzean.

Estatutu berriek Mankomunitatearen jarduerak ere islatzen ditu, betiere, udalen eskumenetatik eratorritakoak izango direnak eta baliabideak elkarrekin kudeatuz, Mankomunitatea osatzen duten udalerrien sustapen eta garapen sozioekonomikorako eta finean, herritarren ongizatea hobetzeko helburuak lehenesten dira: giza garapen jasangarria erraztuko duten jarduerak proposatzea eta sustatzea, eta horien bidez, ingurumena errespetatu, sozialki arduratsua den jarduera ekonomikoa sustatu eta herritarrak partaide sentituko diren prozesuak eskaintzea. Maila zehatzagoan orain arteko enplegu sustapena, ekintzailetza eta enpresa zerbitzuak ere jasota gelditzen dira.

 

 

 

Jarduera hauen guztien bizkardura eta bisioa eskualdeko Garapen Sozioekonomikorako Planean jasota egoteko aukera ere balidatzen du estatutu hauen onarpenak. Azpimarratzekoen artean aipamen berezia egiten zaio une honetan COVID-19aren ondorioei aurre egiteko eskualdeko ehun soziekonomikoa berrindartu eta etorkizuneko erronkak elkarrekin lantzeko une estrategikoari.

Onartu berri diren estatutuen onarpena behin-behinekoa da oraindik. Gipuzkokao Aldizkari ofizialean argitaratu eta aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik balego. Ondoren, Foru Aldundiaren oniritziarekin udal bakoitzak bere udal osoko bilkuretan behin betiko onarpena eman beharko die estatutoei.

Mankomunitatearen sorreran mugarri izango den onarpen honekin, eskualdea osatzen duten ehundura produktibo, sozial eta kolektiboekin batera, sektore guztiekin eta publikotasunaren arduraz, Beterri-Buruntza eskualde kohesionatuagoa lortzeko egitura ezezik, helburu konpartituak lortzeko baliabide egokiak izatea ere aintzakotzat hartzen da. Etorkizunera begira eskualdeko eragile eta herritarren ongizaterako , orain arteko adostasuna eta elkarlanaren balioak indartzeko konpromisoa hartu da estrategia berriak landu eta erabakiak hartzeko gobernantza eredu kolaboratiboan pausu sendoak emanez.