Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Beste urte batez, Euskal Inauteriak emango die hasiera 2019ko Inauteriei

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2019ko Inauterien programa aurkeztu dute, 25.745 euroko kostua izango duena

2019·02·20

Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei, Ttakuni eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien egiten duten lana, Lasarte-Oriak inauteri dibertigarri batzuez gozatzeko aukera izan dezan.

Aurkeztutako programa otsailaren 23an hasiko da, goizeko 11:00etan, Okendo plazatik abiatuta hainbat elkartetatik Puska bila pasatuko den Euskal Inauteriarekin.

16:45ean kalejira egingo da Zubietatik Hipodromoko zubira, 17:00etan txantxoei harrera egiteko. 17:15ean bi taldeak elkarrekin dantzatuko dira.

17:30ean Euskal Inauteriak konpartsa Hipodromo Etorbidean eta Kale Nagusian barrena Ola Kaleko biribilguneraino joango da, berriz ere Kale Nagusitik Okendo plazaraino itzuliz. Han, 19:00etan erromeria eta su berritzailea egingo dira, eta txokolatada batekin amaituko da.

Otsailaren 28an 19:00etan Musika-Eskolak bere tradiziozko kontzertu bufoa eskainiko du Kulturetxean. Eta martxoaren 1ean 15:30ean txikienek ikastetxeetan ospatuko dituzte Inauteriak, horrela festarekin bat eginez. 18:00etan 8-16 urteko gazteentzako mozorro-festa batez gozatzeko aukera izango da, zeinetan DJ bat arituko baita eta askari bat egingo baita Okendo plazako karpan.

Martxoaren 2an 12:00etan konpartsak Okendo plazan bilduko dira, eta ondoren haien aurkezpena egingo da 12:30ean. 13:30ean banakako mozorro-lehiaketa herrikoia egingo da, eta 14:00etan karrozen lehiaketa eta sarien banaketa. 14:30ean Okendo plazako karpan konpartsen bazkaria izango da, Oaintxe in Deu txarangak parte hartuko duelarik.

16:00etan festak Okendo plazan jarraituko du Super Bingoarekin, eta 17:00etan karrozen desfileaz gozatuko dugu, konpartsa hauek parte hartuko dutelarik: Zabaleta, Zentro Zibikoa, Jalgune, Intzak Parrandan, Sasoeta Sasoian eta Erketz.

Ibilbidea Okendo plazatik abiatuko da, Kale Nagusian, Ola kalean eta Zumaburun barrena jarraituko du, berriro Kale Nagusitik, Hipodromo etorbidetik eta Pablo Mutiozabal, Iñigo de Loiola eta Geltoki kaleetatik itzuliko da, eta Okendon amaituko da 20:00 aldera, parte-hartzaileentzako txokolatada izango delarik.

Eguna amaitzeko, Disko Jaia izango dugu Okendoko karpan 23:00etan.

Eta, festei amaiera emateko, astelehenean, martxoak 4, 17:00etatik 20:00etara bitartean, Okendoko karpan, etxeko txikiek, 5 eta 8 urte bitartekoek, mozorro-festa batez gozatzeko aukera izango dute “CandyBar” eta “Photocall”-ekin.

Alonsok aurtengo Inauterien aurrekontua xehatu zuen, guztira 25.745 eurokoa izango dena. Diru-sail garrantzizkoena konpartsentzat izango da, aurten 10.956 euroko diru-laguntza jasoko baitute mozorro eta karrozetarako. 11.090 euro jardueretarako eta azpiegiturarako izango dira, eta, azkenik, 3.699 euro Euskal Inauterira destinatuko dira.

Egindako eskaerak aztertu eta oinarrien araberako baremazioa egin ondoren, konpartsek eskatutako diru guztia jaso dute, kopuruak hauek izan direlarik:

  • Zentro Zibikoa - 1.473 euro
  • Zabaleta - 2.403 euro
  • Sasoeta Sasoian - 2.180 euro
  • Erketz EDT - 2.417 euro
  • Jalgune - 922 euro
  • Intzak Parranda -1.560 euro

Programa deskargatu

Inauterien programa [pdf]