Berriro irekitzeko kanpaina
2020·05·28
Berriro irekitzeko kanpaina hau garatzeko, osasun-materiala erosi da, udalerriko merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiei dohainik banatzeko, Aterpeako bazkideak izan edo ez. Usurbilgo Lanbide Eskolak 478 aurpegi-pantaila egin eta eman ditu.
Honako hauek dira material-sorta osatzen dutenak:
- Metakrilatozko maskara bat
- Gel hidroakoholiko bat
- Desinfektatzaile bat
- Maskara erabiltzea gomendatzen duen kartel bat
- Aforoa eta 65 urtetik gorakoentzako lehentasunezko ordutegia adierazten duen kartel bat
Banaketa Mercero Guneko beheko solairuan egingo da (Okendo Plazaren atzealdean), ekainaren 1etik 5era.
Ekimen honen bidez, negozio horien jarduerari berriro ekitea berme handiagoz egin ahal izatea lortu nahi da, eta kanpainan parte hartzera animatzen dute, guztion osasunaren alde.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.