Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Basaundi Bailaran irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak

Zabalik dago epea Basaundi Bailarako etxebizitzetako irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak eskatzeko. Laguntzen zenbatekoa guztira 1.875.5000 urokoa da eta 2020 abenduaren 30era bitartean eska daitezke.

2019·11·29

Laguntza hauek, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren arteko hitzarmen batetik sortuak, Basaundi Bailararen birgaitzea sendotzeko bokazioarekin jai dira, auzoko etxebizitzetako irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetze aldera.

Laguntzok Basaundi Bailarako 1 zenbakitik 16ra bitarteko etxebizitzetara bideratuak daude, hiru urtetan banatuko direlarik: 901.100 euro 2019an, 622.000 euro 2020an eta 352.400 euro 2012ean.

Laguntzen helburua da eraikinen txosten teknikoetatik (ITTetatik) eratorritako interbentzioak egitea, helburua delarik irisgarritasuna hobetzea igogailuen eta arrapalen bidez, eta inguratzailea hobetzea (fatxadak, estalkiak, hegalak...), etxebizitzaren kalifikazio energetikoa gutxienez maila batean hobetu ahal izateko.

Gainera, onurak ere izango dira honako instalazio hauetan: saneamendua, uraren, gasaren eta argindarraren hornikuntza, telekomunikazioak eta suteen aurkako neurriak. Boluntarioki, lehen mailako energiaren kontsumoa murrizteko jarduketak finantzatuk ahal izango dira.

Laguntzak, zuzenean ematen direnak norbanakoaren ebaluazio-sistemaren bidez, 2020ko abenduaren 30era bitartean eskatu ahal izango dira. 2017an eta 2018an egindako jarduketak barne hartuko dira, eta horretarako, Lasarte-Oriako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira. Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste laguntza publiko edo pribatuekin.

Laguntzen zenbatekoa aldatu egingo da egitekoa den jarduketaren arabera, muga orokorra 1.875.500 eurokoa izango delarik. Jarduketa bakoitzak muga hauek izango ditu:

  1. Eraikinaren Txosten Teknikoa idaztea: gehienez kostuaren %60.
  2. Etxebizitzen monitorizazioa eta hartutako neurrien eraginkortasunaren jarraipena: kostuaren %100.
  3. Proiektuak idaztea  eta obra  zuzentzea: %60raino, etxebizitza bakoitzeko 1.000 euro gehienez.
  4. Igogailuak eta arrapalak instalatzea: obraren gauzapenaren %60raino, jabekide-komunitate bakoitzeko 72.000 euroko mugarekin.
  5. Efizientzia energetikoa hobetzea: kontrataren %60raino finantzatuko da, eta etxebizitza bakoitzeko 7.500 euro emango dira gehienez, onartutako oinarrien desglosearen arabera.
 

Deskargatu oinarriak

Oinarriak [pdf]

 

Deskargatu talde teknikoak kontratatzeko baldintzak

Talde teknikoak kontratatzeko baldintzak [pdf]


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.