Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Banatu dira Lasarte-Oriako 2020. literatura sariak

Agustín Valdivia Lasarte-Oriako alkatea eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 54 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 123 helduenean eta 302 mikrokontakizun

2020·11·23

Alkateak sari horien eta irakurtzearen garrantzia nabarmendu ondoren, Aitor Tejedor Carrerasek, Unax Goenaga Sarobek pianoan lagunduta, Serafin Carrasco musika eskolako irakaslearen koordinazioarekin, irabazle izan ziren bi testuren irakurketa musikatua egin zuten.

Ondoren, Xabier Goitia Kultur Etxeko gerenteak eta Kultura zinegotziak aurkeztutako lanen berri eman zuten, eta diplomak eta sariak banatu zituzten.

Hauek dira saritutako pertsonak:

LASARTE-ORIAKO HAUR ETA GAZTEEN XXXIII. LITERATUR LEHIAKETA 2020

EUSKARA

A kategoria (2011tik jaioak)

Ipuina:

1. saria: Lea Apaolaza Negeruela, 9 urte, Kalaren magia.

2. saria: Ane Herrera Carrasco, 9 urte, Martin azeria eta sugegorria

B kategoria (2008an, 2009an edo 2010ean jaioak)

Ipuina:

1. saria: Paula Martin Bravo, 11 urte, Kausa on batengatik.

2. saria: Leire Ormazabal Zugarramurdi, 11 urte, Umezurtz zoriontsua.

3. saria: Gari Iraola Hernandez, 12 urte, Ezinegonak jota.

C kategoria (2005ean, 2006an edo 2007an jaioak)

Ipuina:

1. saria: Nikola Iraola Hernandez, 14 urte, Behean beti behean.

2. saria: Añes Apaolaza Negeruela, 14 urte, Izerdia eta lur hotza.

3. saria: Goiatz Aiestaran Iraeta, 14 urte, Itsasoari begira.

Poesia

1. saria: Nikola Iraola Hernandez, 14 urte, Txoriak

 

LASARTE-ORIAKO XXXIV. LITERATURAKO LEHIAKETAK 2020

EUSKARA

Poesia

Saritua: Eneko Amezaga de Diego, Zallakoa, Neguko bidaia.

Mikrokontakizunak

Saritua Mikel Gartziarena San Policarpo, Donostiakoa, Ez atera logelatik, txiki.

GAZTELANIA

Poesia

Saritua Torren-etik (Valentzia) Laura Cabedo Cabo, Los ojos de la vida.

Mikrokontakizuna

Güimarretik (Tenerife) Marta Gimenez Martinez, Juguetes usados.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.