Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Banatu dira Lasarte-Oriako 2018. literatura sariak

Lasarte-Oriako alkateak eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 313 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 45 helduenean eta 75 mikrokontakizun.

2018·11·17

Alkatearen pertsonei luzatutako eskertze hitzak, eta sari horien eta irakurtzearen garrantziaren ingurukoak entzun ondoren, Aitor Tejedorrek, Ivan Morenorekin Lauten eta Musika Eskolako irakaslea den Roberto Yabenen musikarekin, irabazle izan ziren bi testuren irakurketa musikatua egin zuten.

Kulturako zinegotziak aurkeztutako lanen inguruko informazioa eman zuen, eta  diplomak eta sariak banatu ziren ondoren. Sarien aurrekontua 8.960 eurokoa da.

Hauek dira saritutako pertsonak:

A kategoria (2009tik jaioak)

Ipuina:

  • 1. saria: Beñat Murillo Behobide, 9 urte, Marrazo eta arraina.
  • 2. saria: Joana Egiguren Gainza, 9 urte, Sirena eta uretako dortoka.
  • 3. saria: Leire Ormazabal Zugarramurdi, 9 urte, Bi lagun batean.

B kategoria (2006an, 2007ean edo 2008an jaioak)

Ipuina:

  • 1. saria: Añes Apaolaza Negeruela, 12 urte, Aulki kulunkaria.
  • 2. saria: Iker Lizaso Lebron, 12 urte, Altxa daitezen ameslariak.
  • 3. saria: Goiatz Ayestaran Iraeta, 12 urte, Anerekin bidaia.

C kategoria (2003ean, 2004an edo 2005an jaioak)

Ipuina:

  • 1. saria: Isan Daniel Olivares Carrasco, 14 urte, Bakea ekaitzaren aurretik.
  • 2. saria: Nahia Zudaire Borrezo, 14 urte, Bi izar.
  • 3. saria: Nora Mendibe Galán, 14 urte, Ametsetan.

Poesia

  • 1. saria: Nahia Calle Muñoa, 15 urte, Zer da?
  • 2. saria: Andrea Bravo Lopetegui, 15 urte, Behin gizona izan nahi nuen.
  • 3. saria: Maren Urkizu Urruzola, 15 urte, Zeuri idazten dizut.

 

Poesia Euskara

  • Saria: eman gabe geratu da
  • LASARTE-ORIA saria: eman gabe geratu da

Mikrokontakizunak Euskara

A kategoria (1992 eta 2002 artean jaioak)

  • Saritua: Lide Arroyo Egizabal, Lasarte-Oriakoa, Transfuga lanarekin.
  • LASARTE-ORIA saria eman gabe geratu da

B kategoria (1992 aurretik jaioak)

  • Saritua: María Idoya Garcés Aldazabal, Lasarte-Oriakoa, Nire isla lanarekin.
  • LASARTE-ORIA saria eman gabe geratu da.

Poesia Gaztelania

  1. Saritua: Aitor Kaltzakorta Belaustegi, Irungoa, Me gustan las furgonetas azules y el magma de tu boca lanarekin.
  2. LASARTE-ORIA saria eman gabe geratu da.

Mikrokontakizuna Gaztelania

  • Saritua: Esther Alonso Domínguez, Vigokoa, Gene Infernum lanarekin.
  •  LASARTE-ORIA saria eman gabe geratu da.